Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inpertsonal (orobat inpersonal g.er.) izond pertsona jakin bati ez dagokiona.

Bere Jainkoa, halako Izate inpertsonal bat, Osotasun batean murgildua, Naturarekin bat. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 129. orr.

Merkatuaren lege inpertsonalen mende. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 124. orr.

2 aditzez mintzatuz, subjektu ageriko edo ezkuturik ez duena.

Aditz inpertsonalez edo epiteto deklinaezinez osaturiko hizkuntza batena. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 124. orr.

3 nortasungabea.

Zalantza baten ondoren, barren-barreneko kezka bat inori aitortzean erabili ohi dugun ahots lau, inpertsonal horrez. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 165. orr.

Hiri handiak, hiri kosmopolitak, pertsonaien bakardadea areagotzen duten hiri inpertsonalak dira horiek. Berria - Kultura   2004-11-20

Gela inpertsonal batean. Itxaro Borda   «Hiruko» - 72. orr.

Kristal eta porlanezko olagarro inpertsonal hartan. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus