Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

interesante [65 agerraldi, 28 liburu eta 10 artikulutan] izond interesgarria.

Adinik interesanteenean omen dago Aurora, emakumeak, bizi esperientziaren jabe, edertasun umotuenera iristen diren puntu horretan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 56. orr.

Badaude autore interesante askoak. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 57. orr.

Itxuraz, planta ederreko beltzaran interesante horietako bat zen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 37. orr.

Amonak beti esan izan dik aitona goapoa baino gehiago zera... interesantea zela. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 13. orr.

Gai horren inguruan Kongresuan piztutako eztabaida oso inportantea eta interesantea izan zen. Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Bere burua interesantetzat jo eta kasorik egiten ez diotelako samurtzen den mutikoxkorrak bezalatsu. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus