Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intimotasun [13 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean] iz intimitatea, barnekotasuna..

Monikaren nobela maitasun historia baten bilakabidea da eta, aldi berean, intimotasunari buruzko gogoeta bat. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 82. orr.

Handik goiti, gauak, aitzina egin ahalean, bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 168. orr.

Neurriz goitikoak iruditzen zaizkidan intimotasunetara iritsi gara, ohartu ere egin gabe. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 343. orr.

Eta eskuetan hondar aleak nahastu ziren, eta gorputz hura eskuen artean izateak, intimotasunaren ataka hura gainditu izanak, harrotasunez bete ninduen. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 51. orr.

Etxeko intimotasuna zubi bihurtzen da. Berria - Harian   2005-11-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus