Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iparramerikar (51 agerraldi, 19 liburu eta 13 artikulutan; orobat iparamerikar 4 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan eta ipar amerikar 50 agerraldi, 5 liburu eta 14 artikulutan) izlag/iz Ipar Amerikakoa, Ipar Amerikari dagokiona; Ipar Amerikako herritarra.

Ba ei zegoen iparramerikar presidente Franklin Delano Rooseveltek gure lendakari Jose Antonio de Agirreri emandako hitza. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 275. orr.

Orduan euskal partidua eta sindikatuak apurtzea erabaki zuten iparramerikar zerbitzuek. Iban Zaldua   «Traizioak» - 178. orr.

Urte horietako iparramerikar eleberririk onena zela. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 174. orr.

Suzanne Langer iparramerikar filosofoak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 259. orr.

Etxe-orratzaren ezkaratzean, asiar, europar ala ipar-amerikar jaunttoak agertzen ziren. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 209. orr.

Tony Kushner iparamerikarraren testuan. Berria - Kultura   2004-01-27

Estatu Batuetako iparramerikarrek. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 185. orr.

William A. Christian ikerlari iparramerikar bat da, fenomeno erlijiosoetan espezializatua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 47. orr.

Ez, inoiz ez dut etsiko nire dieta iparramerikarrarekin. Irabazi zutelarik, argi zen denentzat ipar amerikarrek ez zutela inondiko autonomiarik bertako jendeei eskainiko. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 8. orr.

Laurdena nafarrak eta gaineratikoak ipar zein hego amerikarrak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 19. orr.

Iparramerikarren gerra-armadako ofizial talde bat Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus