Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

itzulinguru (orobat itzul(-)inguru g.er.) 1 iz bide zuzenetik urruntzen den bidea.

Bide laburra behar zuen nire etxerakoak eta itzulinguru ederra egin du auzoko kaleetan. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 115. orr.

Egunkarira bueltatzean, itzulinguru handia egin nuen Kristinaren atariari itzurtzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 194. orr.

Hala gertatu zen helmugara iritsi ginela itzulinguru luzea egin ondoren. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 343. orr.

Izotz zolako arrakalak direla eta 29 kilometroko itzulingurua egin beharko dela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 323. orr.

Handik itzulingurua eginda pasatzen ginen, mendira joaten ginenetan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 130. orr.

Ongi oroit ditzaket aldi hartako joan-jinak eta itzul-inguruak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 498. orr.

Bitartean, Jeroboamek gudari-talde bat bidali zuen, itzulingurua eginez, Judakoak atzetik harrapa zitzan. Elizen arteko biblia   2 Kro 13,13

Gurditzarra, kalez kale hainbat itzulinguru egin ondoren, kalezulo ilun batean sartu zen azkenean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 259. orr.

Saihestu egin ziren israeldarrak bidetik, itzul-inguru bat eginez. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 212. orr.

Belardietan barna hainbat itzulinguru eginik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 363. orr.

Baina ez, handik askoz gertuago egon arren, Tolosatik, Andoaindik abiatuta baizik, eta handik ere ez zuzenean, itzulinguru luze askoa eginda baizik. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 47. orr.

2 zerbaiten inguruan egiten den itzulia.

Taxia Plaza Eliptikoari itzulingurua ematen hasia zen jadanik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 240. orr.

Taldearen aurrean zaldiari itzulinguruak eragin, danborraren konpasean aurrera eginez denak... Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 92. orr.

Patxadaz hartu nahi ditu gauzak, futbolak itzulinguru asko ematen dituela bai baitaki. Berria - Kirola   2006-02-10

· Munduari bira egiten ez dion itzulinguruko esferarik ba ote den jakiteari dagokionez, halaber, ikerkizun dago. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 190. orr.

Eskolara joateko, itzulinguruko bidea hartzen du, lagunek nondik datorren jakin ez dezaten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 127. orr.

3 irud zeharkako era edo bidea.

Abortu bat izan nuela jakinarazi nion itzulinguru askorekin. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 78. orr.

Itzulinguruak alde batera utzirik, gaiari zuzenean heltzea erabaki zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 128. orr.

-Itzulingururik ez, mesedez. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 472. orr.

Bonino ez zen kontalari ona: adarretatik joaten zen, errepikatzen, itzulinguru luzeak eta itzulinguruen itzulinguruak egiten. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 257. orr.

Baina ez zuen, antza, itzulinguruetan denbora galtzen ibiltzeko astirik. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 100. orr.

Itzulinguru edo ihesbideren bat erabiliko zuela telebistako filmetako hiltze haietaz mintzatzeko. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 178. orr.

Hitz bihurri eta itzulinguruak, apaindura hutsalak, nabarmenkeriak eta jakingurak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 397. orr.

Husainek, amak albistea emateko erabili zuen itzulinguru gabeko moldearekin haserre, hau besterik ezin izan zuen esan: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 269. orr.

4 itzulingururik gabe

Itzulingururik gabe esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 31. orr.

Itzulingururik gabe esateko, guzti-guztia aldatu zen harentzat Itzulingururik gabe kexatu zitzaion. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 153. orr.

· Baina, orain, utz dezagun alde batera hori guztia eta gatozen harira itzulinguru gehiagorik gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 324. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hainbat itzulinguru (3); itzulinguru bat egin (3); itzulingurua egin (3); itzulingurua eginez (4); itzulingururik gabe (19)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus