Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kartera 1 iz diru zorroa.

Ehun liberakoa ere kartera beretik atera eta biak luzatu zizkion Andreasi. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 20. orr.

Arretarik gabe, kartera sakelaratu zuen, baina dirua barnean sartu gabe, ondoan utzita. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 22. orr.

Sen hutsez, giltzatakoa eta kartera sarrerako mahaitxoaren gainean utzi nituen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 187. orr.

Ordainduak nituen lau zerbezak, karterako billete bakartiaz baliatuz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 27. orr.

Zigarro paketea, mukizapia eta diru-kartera. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 170. orr.

Jaka barruko patrikatik kartera atera, zabaldu kontu handiz, eta argazki batzuk eta karnetaz aparte, hutsik zegoela erakutsi zion. Karteran dudan egutegitxoari begira. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 37. orr.

Sanchezek poltsikoak arakatu zizkion; bertan kartera txiki bat topatu zuen, eta, barruan, nortasun agiria Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 125. orr.

2 paper zorroa.

Trajez jantzita zetorren eta eskuan larruzko kartera bat zekarren. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 80. orr.

Kartera zabaldu eta paperak ateratzeko ahaleginean nengoela zerbitzaria etorri zitzaigun. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 205. orr.

Kartera baltz handi hartan sartu zituen eskuak paper miaka. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 86. orr.

Lucyren maleta esku batean eta lanerako kartera bestean. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 293. orr.

Gabardina beltza, traje gris iluna, larruzko kartera besapean. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 168. orr.

· Aurten karteran ez zaizkio gaiak falta Idoia Zenarrutzabeitiari [...] eta Eusko Jaurlaritzak atal horietan lortu nahi dituen helburu orokorrei buruz mintzo da. Berria - Ekonomia   2006-02-16

Carod-Rovirak karterarik gabeko ministro kargua utzi du ofizialki. Berria - Mundua   2004-02-03

3 (ekonomian)

Saharaz hegoaldeko Afrikak nazioarteko zuzeneko inbertsioen fluxuen eta garapen-bideko herrialdeetako karterako inbertsioen parte guztiz txiki bat baino ez du hartzen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 115. orr.

Lehen unean, herrialde zordunen egoera ekonomikoaren gaineko uste ona sortu zen berriz ere, karterako inbertsioak hasi ziren egiten eta itzuli egin ziren erbestera joandako kapitalak Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 155. orr.

4 eskari kartera eskaera zerrenda.

Orain, atzoko adjudikazioekin eskari kartera 2.500 milioi euro ingurura handitu zaio. Berria - Ekonomia   2004-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kartera atera (5); kartera hartu (3); larruzko kartera (6)

karteran sartu (4)

karteratik atera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus