Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lehortu (orobat legortu g.er.), lehor(tu), lehortzen 1 du ad zerbaiti ura edo bustitasuna kendu. ik xukatu.

Platerak edo basoak lehortu eta gorde egiten ditu. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 69. orr.

Lepotik zintzilik zeukan mantal batekin esku bustiak lehortzen zituen bitartean. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 131. orr.

Harriak berez bigunak eta porotsuak izaten direnez, erabat lehortzen dute morteroa, ur guztia xukatuz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1150. orr.

Haizeak ilea lehortzen zidan, aurpegia laztantzen. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 29. orr.

Ilea lehortu behar dut. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 189. orr.

Beldurrak ahoa lehortzen omen du. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 48. orr.

Hiltzeko izuak eztarria lehortu eta aho-ezpainak zigilu batez itxi egiten baititu. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 230. orr.

Lehortu egingo dut Nilo ibaia. Elizen arteko biblia   Ez 30,12

Mexikoko eguzkiak ezin izan zion lehortu erbesteak ariman utzitako mantxa. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 103. orr.

Euren esker txarrak lehortu zuen nire bihotza. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 271. orr.

2 (non edo zerekin adieraziz)

Neskak lo atorrako mahukan begiak lehortu eta umea besoetan hartu zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 144. orr.

Eskuak belaunetan lehortu nituen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 115. orr.

Aurpegia mahukan lehortu eta Lupini begiratu zion. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 298. orr.

Ezpainak lehortu zituen gero eskugainaz. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 93. orr.

Komunean pixa egin eta paperarekin eserlekua lehortu nuen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 96. orr.

3 (aditzaren objektua kentzen dena delarik)

Kopetako izerdia lehortu eta atea jo zuen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 330. orr.

Gizon txikiaren eskua bere kopetako izerdia lehortzen. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 28. orr.

Orduan, lotsatuta, bekokiko izerdi tantatxoak lehortu eta ulertzea besterik ez duzu desiratu. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 83. orr.

Eztulak eragindako malkoak lehor zitzan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 95. orr.

Malkoak soinekoaren mahuka barrenarekin lehortu ondoren. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 50. orr.

Lanbasa hartuta itzuli zen aitonaren gelara, eta ur zipriztinak lehortu zituen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 102. orr.

Hats egin zuen azazkaletako batean alkohola lehortzeko. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 99. orr.

· 4 da ad zerbaitek ura edo bustitasuna galdu.

Lixiba egiten dute, arropa lehortzen jartzen dute soketatik zintzilik. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 24. orr.

Indioilarrari salda isurtzen erre bitartean lehortu ez zedin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 75. orr.

Ogia lehortu egiten da, esnea mindu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 320. orr.

Amaiaren ahotsa nabarmen lehortu zen: [...]. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 108. orr.

Luisi bihotzak jauzi egin dio eta ahosabaia lehortu zaio. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 22. orr.

Udazkenean fruituak heldu direnean eta hostoak ere lehortzen direnean. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1290. orr.

Intxaurrondoak nola lehortu ziren kontatzen digu agureak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 186. orr.

Irakurriz pasatzen zitzaizkion gauak argirik argi eta egunak ilunik ilun eta honela, lo gutxi eta asko irakurri, garuna lehortu zitzaion. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 16. orr.

Piko onduberriak baino hagitzez gozoagoak izaten direla piko lehortuak, hain zuzen ere, lehortu ahalean azukrea loditzen baitzaie. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 17. orr.

Jauzi egin nuen; erdi lehortu, galtzontziloak jantzi, eta lehen baino lehen irten nintzen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 144. orr.

Artilezko manta eta lehortu gabeko larruekin sendotu zuen. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5230. orr.

Lehortu gabe hasi zen arropak janzten. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 40. orr.

5 (aditzaren objektua kentzen dena delarik)

[Belea] atera, eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte. 9907

Ignazia negarrez hasi zen, baina Martinek esan zionean Bautistak esposatu nahi zuela eta dirua bazuela, segituan lehortu zitzaizkion malkoak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 74. orr.

Biriketako hezetasuna lehortzen laguntzen du gatzak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 108. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Urak hondar lehortua behin eta berriro bustitzen duenean bezala. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 369. orr.

Arropa lehortua jasotzen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 101. orr.

Botila hutsak, kartoiak, latak, plastiko erraustuak, arratoi eta katu larru lehortuak. Belar lehortua pilatzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 410. orr.

Gorputz biak paraleloraino irristatu dituzue eta izerdi lehortu nahasien usainari gorputz ikara itzultzen zaio ordain. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 81. orr.

Piko onduberriak baino hagitzez gozoagoak izaten direla piko lehortuak, hain zuzen ere, lehortu ahalean azukrea loditzen baitzaie. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 17. orr.

Hautsaren lakarra eztarri lehortuan, izerdiaren likina kamiseta umeldu eta itsatsian. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus