Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lurrikara (639 agerraldi, 60 liburu eta 157 artikulutan; orobat lur ikara g.er. eta lur-ikara g.er.) 1 iz Lurrazalaren higidura edo astinaldi nabaria. ik seismo.

Italia ipar-mendebaldean eta Eslovenia mendebaldean Richter eskalan 5,1 graduraino iritsi zen lurrikara izan zen atzo. Berria - Gaiak   2004-07-13

Lurrikarak detektatzeko erabiltzen diren sismografoek bezala jokatzen dute egitura horiek. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 126. orr.

Sufrimenduaren hipozentroa gaixoaren baitan bazegoen ere, epizentroa hurkoengana aldatua zela irudi zuen, eta, hedabideek lurrikararen epizentroaz eta ez hipozentroaz hitz egin ohi duten era berean. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 199. orr.

Glaziarren urtzea lurrikarak eragiten hasi da Groenlandian. Berria - Gaiak   2006-03-25

Berehala, trumoiak, danbatekoak, tximistak eta lurrikara izan ziren. Elizen arteko biblia   Ap 8,5

Derrigorrean babesten nauten lau horma hauen artetik, ezinezkoa den lurrikara batek bakarrik atera nazake, hondamendi latz batek aska nazake zuek denok izendatu duzuen legeak ezarritako nire patutik. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 13. orr.

Orgasmoa ezustean etorri zitzaidan, lurrikara bat bezala. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 17. orr.

2 (izenondoekin)

Beste hamaika harresi ere jausi izan da lurrikara handietan, eta hamaika hiri hondoratu itsasoan. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 427. orr.

Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 126. orr.

Turkian lurrikara ikaragarri batek hainbat hiri suntsitu zituela, eta Biafran gerrak jarraitzen zuela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 72. orr.

3 irud/hed

Ezinezkoa izan zen, baina gertatu izan balitz, lurrikara politiko izugarria piztuko zukeen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 14. orr.

Lehen tomo hori lurrikara baten antzekoa izan zen, bortizki inarrosi zuen errusiarren gogoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 10. orr.

Bere liburu berriak Cosmic landscape lurrikara izugarria sortu du, eta beharrezkoa zen. Berria - Gaiak   2006-01-06

Derridak Mendebaldeko zientzia eta metafisikaren bazterrak astindu ditu eta ohiko logozentrismoaren ontologiaren subjektuaren (eta objektuaren) eraikuntza deseraiki, hizkuntza eta testuen zirrikituak aldenduz, lurrikara bilakatu arte. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 91. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Orain aste batzuk hasi ziren sumendia arretaz behatzen, lurrikara sail baten ostean. Berria - Gaiak   2004-10-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus