Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nostalgia 1 iz maite den zerbaiten edo norbaiten faltak edo urruntsunak eragiten digun goibeltasunezko egoera. ik min 6; oroimin; iragan2 6.

Zoko mehar haren nostalgiak bultzatzen zuen orain tabernara; han zegoela, Gavard eta Robineren gaineko tiraniazko ordu gozoak gogoratzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.

Hitz galduaren nostalgia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.

Ezagutu ez dudan zorionaren nostalgia absurduan murgildu naiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 148. orr.

Gazteek zerbaiten desira eta nostalgia sentitzen dute beti, susmopeko aberri ezaxola eta beldurgarri batena, mundua deritzon aberri horrena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.

Militar-leinukoa zen, eta bere zaharragoen destino epikoaren nostalgia sentitu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

Gaua heltzearekin bat sartu zen lanbro itxia Arantzazuko partean, eta orduan etorri zitzaion Felixari senarraren nostalgia.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 51. orr.

Ni, Funky Chicken euskotarra, nostalgiak jota nago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 68. orr.

Elkarri musu emango diote -geroaren nostalgia uxatzeko konjurorik zaharrena-, eta maitasun historia berri bat inauguratuko dute aireportuko behelainoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 111. orr.

Nostalgiaren tristura darie poema hauei.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.

Hondakinek malenkonia eta nostalgia sor lezakete, baina baita kontrakoa ere: eraikuntza eta mundu berri bat sortu beharraren premia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Horregatik gogoratzen ditu, nostalgia apur batez, Ondarearen Babeserako Elkartearen egun efimero haiek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.

Nostalgian bizi dira, nostalgiak bizi ditu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 38. orr.

Errebeldiaren nostalgiarekin, Absolutuaren nostalgia!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 148. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halaz ere, ahotsean nostalgia kutsu bat nabari zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.

Ez zaio polemika- edo nostalgia-kutsu gehiegirik nabaritzen Frantzisko eta lagunak aurkeztean eta anaiartearen lehen urteak kontatzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 491. orr.

Nostalgia sentimendu gazi-gozo bat zen, edo goxoki bat, kanpoa eztia zuena eta barnea garratza.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 123. orr.

Ez du polemika-kutsurik; gehienez ere, iragan garaietako nostalgia-puntu bat sumatzen zaio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.

Koilarakadaz koilarakada hustu beharreko ozeanoa baino askoz zabalago azaldu zitzaidan nostalgia-unibertso lazgarri hura guztia.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 47. orr.

Osotasuna gainbehera erortzen denean, tradizioak arku eta gezia izateari uzten dio, eta tradizioari egiten zaion deiak nostalgia-ekintza bat izateari uko eginik, urrutiramendu ironiko edo suntsiketa sistematiko bihurtzen da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Irakurle finek daborduko jakingo zutenez, Rodetacon Teatrok nostalgia bolada hori harrapatu nahi izan du.  Berria - Kultura   2004-03-14

3 nostalgia izan du ad

Dantzaldi amerikano haien nostalgia dut, esaterako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Eduki ezin izan zuen Sabin izeneko seme haren nostalgia zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 403. orr.

Halako batean, eskutik heldu, eta astia bagenuen Eiffel dorrea ikusi nahi zuela esan zidan, Parisen sinboloa zelako eta, batez ere, lehendabiziko egunaren nostalgia zuelako jada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 360. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nostalgia kutsu (3)

nostalgian bizi (3)

nostalgiaz beteriko (3); nostalgiaz gogoratzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus