Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oihukatu, oihuka(tu), oihukatzen du ad oihuka egin. ik oihu 10; oihuztatu.

-Bai -oihukatu zuen Bain andreak aztoratuta-. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 72. orr.

-Bai noski! -oihukatu zuen neskak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 102. orr.

Hil egin dut! -oihukatu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 64. orr.

"Gora musikari errusiarrak" oihukatu zuen alkoholak hartutako ahots ozen batek. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 278. orr.

"Kontuz, tunel horrekin!", oihukatu zuen orduan; "gaizkileak zelatan daude-eta", erantsi zuen gero. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 120. orr.

Alde hemendik, stupid -oihukatu zion. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 118. orr.

Fanchek oihukatu zidan: [...]. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 90. orr.

Autoan zoazelarik, aurrekoari bozina jotzen zaio etengabe "Que haces, huevon" oihukatuz. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 20. orr.

Gerra hastean erreketeengandik ihesi joandako komunista hura agertuko zela berriro, eskopeta bizkarrean zuela eta "gora Errepublika" oihukatuz. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 58. orr.

Senarrak kopeta ilundu du eta, gora begiraturik, oihukatu du: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 103. orr.

Egun hartan, [...] otoitz egin zion Josuek Jaunari, honela oihukatuz israeldarren aurrean: [...]. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 29. orr.

Bazirudien ehunka gramofono ipini zituztela logelan, eta guztiek, bata bestearen ondotik, ganora ergelez mekanikoki oihukatzen zituzten norbaitek agindutako hitzok: [...]. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 17. orr.

Bost ontzietako bidaiariek abesti bera oihukatzen zuten. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 230. orr.

Ez zuen sekulan jo, mozkorra arraila etxeratu ondoan, asaldaturik, bururik ez buztanik gabeko hitzak oihukatuz, eskumeneko gauza guziak hausten zituelarik ere. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 14. orr.

Zure izena esango nuke, oihukatuko nuke, hiriaren belztasunean, baina beldur naiz horrek ere minduko nauen. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 105. orr.

Irainak oihukatzen zizkioten elkarri, bultzaka aritzen ziren, eta zaplazteko latzen bat ere itzuri zitzaien inoiz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 155. orr.

Behin eta berriz oihukatzen zuen esaldia, giro guztiz obsesiboa sortu arte. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus