Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

olio (orobat oligo g.er.) 1 iz olibetatik ateratzen den isurkari koipetsu eta likatsua, hori-berdaxka; zenbait landare, animalia edo meatatik aterazen den gai koipetsua, ohiko tenperaturan isurkaria dena eta uretan urtzen ez dena, eta gehienetan ura baino arinagoa dena. ik koipe.

Ur azpira isuritako olioa ur azalera ateratzen da; olio gainean isuritako ura oliopean murgiltzen da; beren pisuak eraginda, beren tokira doaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 265. orr.

Ura eta olioa bezala gara.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Trailu berak jotzen du galburua eta barreiatzen du lastoa, eta olioa ez da oliba-patsarekin nahasten dolare berak zapaltzen dituelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.

Olio saltzen ziharduen Barberino izeneko auzokide lodi batekin ezkondu behar izan zuen oskigileak Becchina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.

Hotsa olioa bezala zabaldu zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 123. orr.

Xurgatua zuen olio guztia arrozak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Gatz-ozpin-olioarekikoak maneatzen hasten da gero.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.

Oliotan frijitutako txorizoaren usaina.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Ir 29,23

Bere eskuak oliotan igurtzi zituen eta nire gerria di-da astintzen hasi zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 35. orr.

Zerbitzariek garbitu, olioz igurtzi eta tunikaz eta estalkiz jantzi zituztenean, aulkietan eseri ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.

Olio kolorea hartzen zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 165. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Denbora galdu gabe, mirabeak azken zahagitik kriseilurako olioa hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 108. orr.

Lanpararen olioa txinpartaka ari zen eta garra gero eta ahulagotuz zihoan kliskada.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 136. orr.

Junta horiek olioarekin oratutako karearekin beteko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Hotz mantentzeko, ura, olioa, airea edo beste fluidoren bat behar dute motor gehienek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Olioa presioan sartzen da bi gainazalen artera, eta, hartara, oliogeruza eraginkor bat mantentzen da mugimendurik ez denean ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Olioaren presioari begiratu bat egiten diot.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Gustuko nian eskopeten metalaren eta olioaren usaina ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Pistolaren olioak utzitako zikina.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 70. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gantzuketako olio bikaina bezala da, buruan isuri eta bizarrean behera, Aaronen bizarrean behera, soinekoraino jaisten den olio lurrintsua bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 133,2

Horrela ez duzu galduko aleari darion olio goxoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Olio berezi bat ere ateratzen dute hurrak xehetuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Olio lodia lurrean zabalduz doa, Zahagi bakoitzean olio irakina botatzen hasi zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.

Etxekoandreak olio frijituaren usaina zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Olio errearen eta ardo merkearen erresuma.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Olio berotan biguntzen ari zen tipularen usaina zabaldua zen zirriztu guztietara.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 11. orr.

Botika gustuko belarrak olio karmindutan apailatuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Uretan garbitu zintudan, estaltzen zintuen odola kenduz, eta olio usaintsuz lurrindu.  Elizen arteko biblia   Ez 16,9

Moisesek eman zion apaizgoa Aaroni, olio sakratuz gantzutuz.  Elizen arteko biblia   Si 45,15

Txokolate egin berriaren usaina baino trinkoagoa baitzen olio zaharkituarekin eta ukuilutik zetorren mando-usainarekin oratutako kiratsarena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Usaina ezagutzen dut lehenik: olio mekanikoarena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.

-Olio kanfreduna erosi dut merkatu beltzean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 55. orr.

Loditasun lirdingatsua zuela irudi zuen, olio mineral batez osatua edo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 403. orr.

Mahats urak iturriko urarekin nahastea onartzen du, baina bike astunak eta olio arinak ezin dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.

Rudolf Diesel alemanak kurri arazi zuela auto bat duela 112 urte, olio erregaiarekin eta ez ezantzarekin.  Herria   2005-11-17

Hautsa, pomada, makillajea kentzeko krema, eguzkitarako olioa, kotoia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Bada umeentzako olioa bainugelako arasan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 130. orr.

Dextrosa, bakailao gibeleko olioa, legamia tabletak eta kaltzioa ematen dizkidate.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

3 (neurriekin)

Hark erantzun: "ehun upel olio".  Elizen arteko biblia   Lk 16,6

Diana I ontzitik barruan zituen 45 tona gasolio eta hiru tona olio isuri dira itsasora.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Ordainez, sei mila tonelada gari eta zortzi mila litro olio garbi eman ohi zizkion Hirami urte oroz, bere etxekoak elikatzeko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,25

Tuteran 5.000 litro olio aztertzen ari dira, ustez etiketetan iruzurra antzemanda.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Zezen eta ahari bakoitzeko berrogei kilo irin eta sei litro olio eskainiko ditu labore-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Ez 45,24

Isuria herenegun gertatu zen, eta, Ebroko Ur Konfederazioaren arabera, 1.000 bat litro olioko isuria izan da.  Berria - Mundua   2004-06-09

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elizabethek olio-lanpara itzaltzeko keinua egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

Olio-gela, berriz, argia hegoaldetik eta eguzkiak berotzen duen aldetik daukala jarri behar da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

Olio-saltzaileak zurikatzaileak dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.

Nahiz eta haren ahotsa ezaguna izan, olio merkatari jantzian, nola ezagutu lapurren burua?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.

Olio deposituak, gasolina deposituak, zula-zula eginda dago dena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Olio-biltegien arduraduna.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,28

Mandioak egin zituen, gari, ardo eta olio-uztak gordetzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,28

Hartu eskuan olio-pitxer hau eta zoaz Galaadeko Ramotera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,1

Olio-botila guztiak bezala, itsaskorra zen hura ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Hogeita hemezortzi olio zahagi, bakar bat beterik eta gainerakoak hutsik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Orduan, Tzadok apaizak, hartua baitzuen Jaunaren oihal-etxolatik olio-adarra, gantzutu egin zuen Salomon.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,39

Lapikoan egosi eta olio-opilen gustuko opilak egiten zituzten.  Elizen arteko biblia   Zen 11,8

Bi olio tanta jarri zituen koilaran.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 53. orr.

Ertzetatik handitzen doazenak, olio orbanen antzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Olio-mantxa bat topatzen diote galtzontziloetan, eta horrek salatzen du.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Altzifretik eta pinutik erretxina ateratzen den bezala, zedrotik, hain zuzen, zedro-olioa esaten zaion koipea ateratzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Liho-olio egosian sarturiko tipularen historia kontatzeari ekin nion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.

Korridorera sartu orduko lurrin sarkor bat nabaritzen zen, arrosa-olio eta kolonia frantsesarena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Moyresak ekoiztutako soja-lezitina edo soja-olio transgenikoa asko erabiltzen da margarinak, txokolateak, jogurtak eta antzekoak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Gustura hartuko nuke bainu bat haur ttikientzako xaboiarekin, eta gero igurtzi batzuk almendra olioarekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 209. orr.

Intxaur-olio epela isuri zuen nire zaurien gainera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 243. orr.

Landare olioetatik eta olio hondakinetatik biodiesela ekoizteko prozesua.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Prusiako Urdinaren txartela urdinez zikindurik zegoen [...] eta Arrain Olioarenak antxoa-kiratsa zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

Usainkiak eta olioa argi, gantzuketa-olio eta intsentsu usaintsuarentzat.  Elizen arteko biblia   Ir 35,28

Tinta-lata batzuk, eta makina-olio ontzi pare bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Garaje-gelan, Montmartreko zorutik gora igotzen zen motor-olioaren usaina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 412. orr.

Perrette, arnasari eutsirik motor-olio usaina ikaragarri gogorra zelako, garaje-gelan sartu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

6 pintura mota, olio eta koloregaiez egindako margoez egiten dena; nota horretako margolana. ik beherago 13.

Olioz eginiko margoak ez ezik, brontzezko, poliesterrezko, berunezko eta zinkezko eskulturak ere ikus eta eros ahalko dira bertan, azaroaren 13ra bitartean.  Berria - Kultura   2004-10-17

Lehengusina gazteari lehenengoak bezala paratzeko agindu, eta olio-pintzelkadak ematen hasi zen oihalaren gainean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 111. orr.

Urangaren 45 olioz osatutako erakuketa irailaren 17ra arte dago ikusgai Donostiako Paupa galerian.  Berria - Kultura   2004-08-31

Praken albo banatan olio gorrizko pinturazko orban luze eta ezabaezinak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 216. orr.

Madonna olio lana da, 1894ean bukatu zuen.  Berria - Kultura   2004-08-24

Olio teknika hau berak sortutako berrikuntza dela.  Berria - Kultura   2006-04-26

Bilboko Arte Eder museoak artista gipuzkoarraren obra andana jaso du berriki paper gaineko 2.375 marrazki, hiru olio eta klarionezko beste horrenbeste obra.  Berria - Kultura   2004-12-12

Gerra aurretik erretratuak eta balio gutxiko olio postinpresionistak pintatzen zituen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 79. orr.

Guztira, 30 olio abstraktu.  Berria - Kultura   2004-11-13

Errealitatetik hartutako irudiekin eginiko marrazki askorekin lagundu zituen olio handi abstraktuak, 1985. urtetik aurrera.  Berria - Kultura   2004-12-12

7 fuel-olio petroliotik eratorririko erregai likidoa.

Malaysiako ontziak isuritako erregaia fuel olioa da.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Itsas hondoan dagoen fuel-olioak muskuiluak eta txirlak pozoitu ditu.  Berria - Gaiak   2004-03-28

Depositoa fuelolioz betetzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.

Fuel-olioz lohitutako hondakinak dira horiek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Zenbait hondartzatan fuel-olio arrastoak ikus daitezke oraindik.  Berria - Gaiak   2004-03-28

Fuel-olio isuriaren erantzulea aurkitzeko.  Berria - Gaiak   2004-04-09

Fuel-olio orbanak agertu dira Landetan.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Fuel-olioa jaso arren hondakin toxikoak ez dira deuseztatuko.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Zentral termiko berriak ikatzekoak edo fuel-oliokoak baino hobeak dira ingurumenarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

'Exxon Valdez' ontziak 40.000 tona fuel-olio isuri zituen Alaskako kostaldean. Hondoratu zen unean 70.000 tona inguru fuel-olio zeramatzan.  Berria - Gaiak   2004-03-28

8 oliba-olio ik oliba 10.
9 olio-kolore izond olioaren kolorea duena. ik oliba 10; oliokara.

Gizon flakoxta bat ikusi zuen, beltzarana oso, larrua olio-kolore.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

10 olio koloreko izlag olio-kolorea.

Irribarrea olio koloreko begietaraino iritsi zitzaion oraingoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Makillatuta zegoen, eta marra beltz batek nabarmendu egiten zizkion begi olio kolorekoak, horiztak, apur bat arreak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Bere begi olio kolorekoek zuzenki begiratu zidaten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

11 olio lanpara (orobat oliolanpara g.er.)

Zer gertatzen zaizu? -larritu zitzaion arreba, eta ohe ondoko olio-lanpara piztu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

Poltsikoan giltza bilatu zuen, mendeak zituen ate astun eta irekitzen zaila bultzatu, atalondo zabala gurutzatu eta olio-lanpara batek juxtu-juxtu argitzen zuen eskailera gangadun heze baten oinean gelditu zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.

Eraikin berri baten aldamioen azpitik pasatzean ohartu zen olio-lanparak konpontzen espaloiaren ertzean eserita zegoen gizon zahar bat begira zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Ohe ondoko olio-lanparako argi horiak dar-dar egin zuen gela osoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

12 olio ontzi (orobat olioontzi eta oliontzi)

Hara, hementxe zaukaat halako baltsamo zerutarra (eta saldaz beteriko olio-ontzia erakusten zion), ttantta bi edan hutsarekin sendatuko haiz, dudarik gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.

Urre hutsezko argimutila ikusten dut, olio-ontzia gainean duela; zazpi kriseilu ditu eta zazpi hodi, olioa kriseiluetara eramateko.  Elizen arteko biblia   Za 4,2

Bai ikusi ere metal aberatsezko kaliza ederrik eta oliontzi arragoan urtzeko onik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.

Azkenean, ez olio, eta ez olio ontzi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

Olioontzi bat eman zioten eta makinen errodamenduak olioztatu eta garbitu behar izaten zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

13 olio pintura (orobat oliopintura g.er.) ik gorago 6.

Gurasoek ene hamabost urte betetze egunean egin zidaten oparirik ederrena, olio pintura kutxa izan zen, bere pintzel eta pintura oihalekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.

Olio-pintura freskoaren usaina aditzen zen inguru guztian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Irarlanaren aldamenean, olio-pintura belztu batek hormaren erdia betetzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Hormako paper horia zurezko eskulan krema-kolorekoen eta olio-pinturen marko urreztatuen artean ageri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Bulegoan txokolatearen koloreko ezkooihalarekin tapizatutako sofa bat zegoen eta paretan oliopintura handi bat trenmakina bat irudikatzen zuena.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.

14 olio santu pl oliadurako sakramentuan, hil zorian den eria gantzutzeko erabiltzen den olio bedeinkatua.

Hiltzorian zeudenei olio santuak ematea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Olio santuak eman gaixoari eta esan: "bukatu dut".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Diotenez, zeruan ez dute onartu, deabruari arima saldu ziolako; infernuan ere ez diote aterik zabaldu, hiltzeko orduan olio santuak hartu zituelako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.

· sing -Aita O'Rourke egon zen berarekin astearte batean, eta hark olio santua eman, gertatu, eta dena egin zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 22. orr.

Haietako inor ere ez zen hil umerik eta testamenturik gabe, bat ere ez olio santua hartu gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus