Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

papertegi 1 iz paper denda. ik paper 24.

Familian papertegia zeukan Aristegi izeneko ikaskide batek ekarri zigun papera, merke antzean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 124. orr.

Okindegi, harategi eta arraindegi koxkorrak bisitatzen ditut; baita prentsa saltzen duen papertegia ere. Txillardegi   «Labartzari agur» - 214. orr.

Familiari emandako azken kreditu aukerez baliatuta, liburu-denda bat ireki zuen hirian eta, hasierako asmo handinahien ondotik, apalki bizitzera mugatu zen eskola liburuak eta papertegiko gaiak salduz. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 38. orr.

2 papera, idazteko gauzak eta kidekoak.

Liburuak, musika, DVDak, prentsa eta papertegia eskainiko dituela jakinarazi du Elkarrek, eta zerbitzua hobetzen saiatuko dela, «bailararen kultur bizitzaren alde azpiegiturak jarriz Berria - Kultura   2006-02-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus