Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proba (orobat proga g.er. ) iz 1 probatzea.

Sexua ez da azterketa bat, ez da inolako proba, eta ez dago inolako trebetasunik frogatu beharrik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 135. orr.

Proba bat egingo dugu izen batzuekin, eta orduan ikusiko duzu zer dakidan eta zer ez dakidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 253. orr.

Bururatu zaizkigun proba guztiak egin dizkiogu, eta badirudi dena behar bezala dagoela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 203. orr.

Probak egin zizkiotek boxeolari izateko balio duen ikusteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.

Urtegia betetzeko probak hasi zirenetik, areagotu egin da haien kezka, herriko beste biztanle askorena bezala.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 178. orr.

Egoera hartan prestatu nuen batxilergora sartzeko proba.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 25. orr.

Bikain eman zidaten sarrerako proban.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Baxoko probak euskaraz bete daitezke eta 10 erakasle postu idekiak dira aurten berean erakaskuntza elebidunerako.  Herria   2001-09-13

Proba gainditu ondoren, bera maite dutenei Jainkoak agindu dien betiko bizia jasoko baitu sari.  Elizen arteko biblia   St 1,12

Excelsior estudioetako jeinu-bilatzaile batek ekarri ninduen eta proba bat egin zidaten..., baina ez dut besterik jakin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.

Ziurtatu dit proba bat lortuko didala festara etorriz gero.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 180. orr.

Hiesaren proba egin beharko dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Haurdun dagoela dio, proba bat egin dutela eta positibo eman diela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 84. orr.

Goizean egin dut proba, eta emaitza baiezkoa izan da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

Tuberkulosiaren aurkako txerto batek proba guztiak gainditu ditu.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Albo ondorioak galarazteko beharrezkoak diren proba guztiak egin gabe ezin dela merkatura atera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.

Grezian, Turkian eta Errumanian hasi dira ja testa erabiltzen, proba moduan.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Berriro konpresorra konektatu, eta zilindro nagusia betearazi zuen, eta kontu handiz aritu nintzen kontrolagailuarekin probak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

Idazkeraren proba egingo dizute seguru asko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 81. orr.

Orduko Argia-ko taldeak [...] egindako egunkari baten 0 zenbakia ematen du, probako alea, artean egunkariaren izena erabaki gabe zenean kaleratutakoa.  Berria - Harian   2006-02-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Asteroko proba zen hura, tribukideak tribuko zirela frogatzekoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Behar bezala idazteko moduan ote zauden jakin nahi duela iruditu zaizu, baina proba grafologikoa ere izan daiteke.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 33. orr.

Are argiago ikusten da egoera proba sinple bat eginez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 229. orr.

Proba medikoak egin zizkioten, baina ez zen inolako gaitzen aztarrenik ageri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 220. orr.

Gaitasun pedagogikoko proba praktikoak Lyongo institutu batean egin nituen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Irakasle batzorde batek jarriko ditu proba publiko horiek, eta probak gainditzen dituztenei Ministerioak "egokitzapen" agiri bat emango die.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Desertura joaten ziren guztiek proba latzen bat zeukaten zain.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Askotariko probak eta esperimentuak egin izan ditugu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 91. orr.

Aleksandr Petrovitxek denetariko saioak eta probak egiten zituen haiekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.

Proba izugarri gogorrak gainditu behar izaten omen zituzten taldean sartzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 76. orr.

Hau ikaragarrizko proba izan da beretzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 275. orr.

3 norbait probatzeko egoera larria.

Orain, tentaldien proba igaro ondoren, askatasun handiagoaren jabe zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.

Egonarriz eramango ditugu patuak ezartzen dizkigun probak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 139. orr.

Horrek... "probak eta sufrimendua" izango dituzula esan nahi du... sentitzen dut...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 89. orr.

Seme, Jauna zerbitzatu nahi baduzu, prestatu zeure burua probarako.      - 0. orr.

Bakardadearen proba pasatu berria du, uxatu ditu fantasmak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Zeruak, inondik ere, ez zion proba hori pasarazi nahi izan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 386. orr.

Fedea egarri hori jasatea da, Jaungoikoak ezarritako proba baten antzera hartuz, bihotz lasaiz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 344. orr.

Jainkoak bidaltzen diguna proba bat izan daiteke eta horrekin bizitzen ikasi behar omen dugu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 146. orr.

Ez dut uste nire apaizetatik inork, bere fedea defendatzeagatik, suaren proba hori jasan nahi izango duenik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 800. orr.

Kristau Eliza ez zen proba honetatik zauririk gabe irten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

4 parte-hartzaileek elkarren kontra lehiatzen diren kirol jarduera.

Alpeak eta hango mendate ezagunak dira Dauphine-libere proba entzutetsuaren ikurrak.  Berria - Kirola   2004-06-06

Dozena bat proba jokatzen dira urtean Londresko ibai ezagunean.  Berria - Kirola   2004-03-20

17 proba ezberdin jokatuko dira eta 150 atletak hartuko dute parte.  Berria - Kirola   2004-05-29

Hiru atletok izango dira proba irabazteko faboritoak.  Berria - Kirola   2004-03-17

Har dezagun, esaterako, Joko Olinpikoetako probarik handiena: ehun metroak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 25. orr.

Sailkatzeko probak dira, dena dela, goizeko guztiak eta arratsaldeko saioan jokatuko dira lehen finalak.  Berria - Kirola   2006-02-25

Munduko Txapelketako errepidekoa egun bakarreko proba da.  Berria - Kirola   2004-03-19

Turinen goia jo nahi du, eski alpinoko bost probak irabazi nahi baititu.  Berria - Kirola   2006-02-11

Hiru txanda izango ditu probak, eta txanda bakoitzean bost traineruk hartuko dute parte.  Berria - Kirola   2004-06-19

Uztailaren 6an eginen da bigarren proba: Zegama-Aizkorriko maratoia.  Herria   2003-06-19

295 kilometro izanen ditu probak Ohi bezala, pisu neurtuko probak izango dira, eta Elorrioko probalekuko harria erabiliko dute.  Berria - Kirola   2006-03-03

5 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Gai horrek arras berotu zituen herritarren gogoak; proba sail bat egin zen; palak zeuzkan hatz-marka freskoak aztertu ziren, eta dendariaren hatzekin bat ez zetozela ikusi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 239. orr.

6 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Demagun iniziazio-proba bat izan zela hura: uhartean denboraldi bat pasatzea, norberaren indar soiletara libraturik, inork ezer ez dakiela.     «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.

Ikuskatze moduko bat zela, lanari begira egindako gaitasun-proba.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 89. orr.

Ni INEMen bidez sartu nintzen idazkari, euskara proba eta oposizioa gaindituta.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Azken odol-probaren emaitzak gauerdia igaro eta berehala iritsi ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 355. orr.

Txirrindulari-proba luze horietako batean, berrehun eta gehiago kilometro korriturik, kateatu dira bi txirrindulari pedaletatik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 86. orr.

-Irrati proba bat egiten ari nintzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.

Blusa poliziei eramango genien, ADN proba egin ziezaiotela eskatu, [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 314. orr.

Percy, berriz, bere APEN (Azti Proba Ezin Nekagarriagoak) gainditzeko prestatzen ari zen, Hogwartsek ematen zuen kualifikazio gorena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.

7 pl inprimategian, testu baten inprimaketa, kaleratu baino lehen, hutsak zuzentzeko, egiten dena.

Bihar ez badut liburu hori inprentan sartzen kristorenak eta bi gertatuko dira, eta dena proba-zuzenketarengatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.

Editoreak eta proba zuzentzaileak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 134. orr.

Errukarriak dira, gero, egileak, beti horrela sufritzen badute, eta proba-zuzentzailea baizik ez izateak poz apur bat eman zion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.

Pavese mahai atzean egoten zen, pipa ahoan, eta inprenta-probak tximistaren pare ikusten zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 196. orr.

Armairu bateko paperen artean Setioko lehen probak bilatu ditu, oraindik baditu proba horiek, bigarrenak eta hirugarrenak ere bai, jatorrizko testua ez, ordea, hori argitaletxeak gordetzen du lehen zuzenketa bukatu ondoren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Ni ez naiz gauza probak zuzentzeko!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 199. orr.

Liburu harexen probak ziren, izan ere, 1987ko ekainean nik jasotakoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Poesia liburuko behin-betiko probak ematera doa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.

8 (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian froga agertzen da) froga.

Tesi honen egiaztapenerako proba gisa Kristau Elizaren sorrera hartzen badugu, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 129. orr.

Eskerroneko proba gisa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 306. orr.

Proba enpirikoak eman digu oinarririk pentsatzeko [...] kointzidentzia hori gizakiaren lurreko bizitzaren "legeetako" bat izan daitekeela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Bolognan hil zen, bere santutasunaren proba ugari eman ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1133. orr.

Ekonomiak moralarekin lotüra handia dü segürki, eta horren proba ontsa ikusi zen 1929an Wall Street-eko bankarrot famatü hartan.  Herria   2002-12-26

9 asto proba ik asto.
10 idi proba ik idi 12.
11 proba egin (zer/nor osagarririk gabe) ik probatu.

Utzidazue niri proba egiten, ea nire besoek gaztetan bezainbat indar duten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.

-Egizu proba aurrena -esan zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 17. orr.

Egin ezazu zerorrek proba.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.

Eta hementxe proba egiten badut?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.

Ni proba egin gabe nago, noski, baina esaten dute Pyrophorus bakar batek ematen duen argitan irakurtzea badagoela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 138. orr.

Onartu zuen zerbitzariak proposamena eta proba egin zuen hamar egunez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 170. orr.

Proba egin ezean ez genuen asko aurreratuko eta, hortaz, atean kax-kax jo genuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

Fikzio-idazlea naiz ni funtsean; orain, ordea, proba egin nahi dut, ea ezer asmatu gabe, gezurrik kontatu gabe, zer edo zer idatz dezakedan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.

12 (-ekin, -tzeko eta -i atzizkien eskuinean)

Ea bromuroarekin proba egin al zuen galdetu zion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 86. orr.

Garai hartako anglo-eskandinaviar planteamendua erdibide bat aurkitzeko ahalegina zen, enpresa pribatua eta gizarte-justiziaren interesetan gobernu-arauketa konbinatzeko proba eginez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

Liburuaren jabearekin bakarrik ezkonduko omen da, eta bere maite guztiei proba egiten die, ea liburua buruz ikasi duten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 360. orr.

13 proban jarri (orobat ipini)

Ereduak asmatu eta proban jartzeko, ordea, oinarri gisa, ezinbestekoak ziren, lehenengo eta behin, entzima horiek katalizaturiko erreakzio kimikoen azterketa zinetiko xeheak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Sumatzen nuen, hala ere, metro bakoitzarekin abiadura haziz zihoala, motorraren ahalmen guztia proban jarri nahian balebil bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.

Itsuak Lehendakariari ziria sartu ziolakoan, musikari sail batek proban jarri zion oroimena hurrengo egunean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Europako hainbat hiritan jarri dituzte autobusak proban, eta arrakasta handia izan dute.  Berria - Harian   2006-02-18

Egoi Martinez izan zen atzo euskal zaleriaren kirioak proban jarri zituena.  Berria - Kirola   2004-07-16

Emakumeak eta zerbitzariak proban ipiniko ditiagu; ikus dezagun zein ditugun alde eta zein aurka.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 120. orr.

Ez hitz egin nahi izan berarekin parez pare, ez fidatu haren berbaldi luzeez, bere hitz-jarioaz proban jarriko baitzaitu eta irribarrez ere aztertu egingo.  Elizen arteko biblia   Si 13,11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alkoholemia proba (4); aurreko proba (4); aurreneko proba (4); azken proba (44); bakoitzak lau proba (11); bederatzigarren proba (6); bere proba (6); beste bi proba (5); beste proba (35); beste proba bat (14); beste proba batzuk (5); bi proba jokatuko (5); bigarren proba (18); bigarren proba jokatuko (4); bost proba irabazi (4); denboraldiko lehen proba (4)

egin proba (4); egin zuen proba (4); egindako proba (4); egingo diote proba (4); egizu proba (4); egutegiko azken proba (4); egutegiko proba (10); emakumezkoen proba (5); gaurko proba (4); gizon proba (10); gizonezkoen proba (6); gure proba (5); hainbat proba egin (4); hasiko da proba (8); hirugarren proba (11); hurrengo proba (7)

idi proba (6); irabazi zuen proba (11); izan zen proba (4); izango da proba (4); junior proba (4); kopako lehen proba (5); kopako proba (13); lau proba izango (5); lau proba jokatuko (5); lau proba puntuagarri (16); laugarren proba (11); lehen proba (51); lehenengo proba (7); ligako proba (6); munduko kopako proba (11); munduko proba (5); munduko txapelketako proba (4); nazioarteko proba (7); oroimenezko proba (4)

proba amaitu (5); proba antolatu (4); proba bat egin (12); proba bat egingo (6); proba bat izan (5); proba batzuk egin (9); proba berri (6)

proba egin (45); proba eginda (4); proba egingo (16); proba egingo dugu (4); proba egitea (15); proba egiteko (11); proba egiten (16); proba ezberdinak (4); proba fisiko (4); proba gainditu (10); proba garrantzitsu (6); proba garrantzitsua (9); proba garrantzitsuena (7); proba garrantzitsuenak (4); proba gehiago egin (4); proba gisa (6); proba gogorra (11); proba guztiak gainditu (4); proba hasi (7)

proba irabazi (36); proba irabazi ditu (10); proba irabazi zuen (7); proba irabazteko (26); proba irabazteko faborito (6); proba izan (7); proba izango (25); proba izango dituzte (12); proba jokatu (17); proba jokatuko (48); proba jokatuko da (17); proba jokatuko dira (19); proba jokatuko dituzte (8); proba konbinatuak (5); proba konbinatuan (8); proba konbinatuetan (9); proba korritu (8); proba korrituko (11); proba korritzen (4); proba laburra (4); proba laburrean (5); proba luzea (7); proba moduan (10); proba nagusia (9); proba nagusiak (4)

proba ona (7); proba onena (4); proba onenak (5); proba oso (5); proba osoan (5); proba puntuagarri (19)

proba ugari (4); proba utzi (7)

probaz proba (21); sailkapen proba (9); sartzeko proba (4); seigarren proba (4); suaren proba (4); txapelketako bigarren proba (6); txapelketako hirugarren proba (4); txapelketako proba (7)

urteko lehen proba (6); urteko proba (4); zortzigarren proba (4)

azken probak (9); egindako probak (9); egun bateko probak (4); idatzizko probak (4); idi probak (62); jakiteko probak (5); lehen probak (11); lehenengo probak (4); mando probak (17)

probak egin (40); probak egingo (13); probak egitea (6); probak egiteko (19); probak egiten (50); probak gainditzen (4); probak gaur hasiko (5); probak irabazi (8); probak jokatu (5); probak jokatuko (5); probak jokatuta (9); probak korrituko (4)

sartzeko probak (6); urtegia betetzeko probak (9); zaldi mando probak (17)

ocean race probako (17); probako antolatzaileek (7); probako bigarren etapan (4); probako liderra (5); probako marka (8); probako sailkapen (4)

alkoholemia proban (7); azken proban (37); emakumezkoen proban (5); hirugarren proban (10); jaitsiera proban (4); jazarpen proban (7); jokatu zen proban (4); kopako proban (5); lehen proban (29); munduko kopako proban (4); nazioarteko proban (4); ocean race proban (12); proban ariko (7); proban jarri (11); proban nagusitu (4); sailkapen proban (5)

azken probara (8)

probaren burua (5); probaren ondoren (5); probaren ostean (6)

azken probari (6)

probarik ez (4)

lehen probatik (4)

egindako proben (5); proben arabera (7); proben artean (4); proben emaitzak (4); proben emaitzen (4)

alkoholemia probetan (4); azken probetan (6); egindako probetan (6); eginiko probetan (4); egun bakarreko probetan (4); egun bateko probetan (8); lehen bi probetan (7); munduko kopako probetan (5); probetan positibo (4); sailkapen probetan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus