Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sofa 1 iz jarleku erosoa, bizkarra eta besoak dituena, lagun bi edo gehiagorentzakoa. ik kanape1.

Telebista dago sukaldean, eta sofa bi, handiak. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 42. orr.

Sofa eta besaulkiak larruzkoak ziren, altzariak zur noblezkoak eta alfonbrak eskuz eginikoak. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 215. orr.

Leiho ondoan zegoen sofa batean eseri ginen, eta betiko ezagunak bagina bezala aritu ginen hizketan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 83. orr.

Van Daan andrea sofan etzatera joan zen, eta senarra nire oinen gainean etzan zen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 269. orr.

Irentsi egiten nau sofak, zaharra delako eta bigunegia. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 52. orr.

Sofa alderik alde zegoen urratua, betegarria kanpora ateratzen zitzaion. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 80. orr.

Gizona sofan eseri zen, bizkarra bermatu zuen eta mutilari eta neskari begira geratu zitzaien. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 19. orr.

Kapela burutik kendu eta sofa gainera bota zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 275. orr.

Bide luzea egin zuten sofa aldean zeramatela. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 85. orr.

-Ez igo sofa gainera, Jack, mesedez! Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 31. orr.

Gauean sofan prestatzen dut ohea, eta goizean ni jaikitzen naiz aurrena. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 96. orr.

Sofatik altxatu, eta "banoa" esan nuen pausorik egin gabe, Florak ez alde egiteko esango ote zidan zain. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 302. orr.

Llum sofatik altxatu eta gelan hara-hona ibiltzen hasten da, urduri, eskuak igurzten, ilea leuntzen. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 82. orr.

Sofaren azpian gorde du Agirrek bere pistola ahalik disimulurik handienarekin. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 19. orr.

Sofako amodioak. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 43. orr.

2 (izenondoekin)

Bi aulki, bi besaulki eta sofa luzea. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 151. orr.

Hamida sofa zahar batean etzan zen; ama, ostera, zoru gainean ezarria zuten lastairan bertan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 255. orr.

Isabelleren ondoan eseri zen, hiru gorputzeko sofa berdean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 80. orr.

Behean pista; [...] ziur goia sofa eroso eta iluminazio ilunagoez horniturik dagoela. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 291. orr.

-Sofa austriar horietako bat, ezkooihalezkoa? Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 27. orr.

Nik txakurka jarrarazi nuen sofa hirukoitz luzean, eskuak sofaren besoetako baten gainean. Aitor Arana   «Onan» - 42. orr.

Mrs. Densch astunki eseri zen sofa txiki hanka-okerraren erdian. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 490. orr.

Probageletako sofa zabaletan. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 13. orr.

Plastikozko sofa puzgarri banatan eserita daudela agertzen dira Natalia Monge eta Brian Degn dantzariak. Berria - Kultura   2004-04-20

3 sofa-ohe [8 agerraldi, 6 liburutan]

Bi besaulki, sofa-ohe zabala, eta armairu bat, arrunt samarrak denak. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 29. orr.

Ordura arte sofa-ohe bat genuen egongelan. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 8. orr.

Hemen berokien armairua; han sofa-ohea; apain-mahaia; bionbo bat. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 48. orr.

Hutsik zen logelara eraman nuen Tomek dagoeneko eginda zegoen sofa-ohea hedatzen eta tapakiak zabaltzen zituelarik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 166. orr.

4 ohe-sofa [5 agerraldi, 2 liburutan]

Ohe-sofan etzan zen eta bere esku meheaz zanpatu zuen ile-adats marroi hitsa. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 134. orr.

Ohe-sofa batean lo egin ohi dut etxean nagoenean, alegia zaintza batetik besterako aldian. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 215. orr.

Begira ezazu ea biltegian ohe-sofaren bat ba ote den. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus