Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

trinkotasun 1 iz trinkoa denaren nolakotasuna.

Hartara, arian-arian, gela ikusi, hormak eta etxe-barneko gauzak handik eta hemendik ukitu, eta espazioaren, trinkotasunaren eta perspektibaren kontzientzia izateko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 136. orr.

Urguiluz erakusten du harmarri zaharra bere sarreran, eta bere harriaren trinkotasunean urteak metatu ditu dotoreziaz. Berria - Kultura   2004-01-27

Begien borobiltasuna eta biboteen trinkotasuna ere azpimarratzeko modukoak dira. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 86. orr.

Eta testuaren oreka, trinkotasuna... bilatu egin behar dira, noizbait aurkitzeko ere. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 71. orr.

Sarriegiren doinuek trinkotasuna ematen diote jaiari. Askoren artean   «Rataplan» - 66. orr.

Ahotsa bat-batean aldatzen zitzaion, ezin erabaki dardarti batetik [...] trinkotasun indartsu moduko batera. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 37. orr.

Eliza konikoak, azukre-ogiak bezala jasoak, harrizkoak, gotorrak, sinestezineko trinkotasun arkitektonikoan. Berria - Kultura   2004-12-26

Gure argudioetan moralaren trinkotasun logikoa bermatu nahi baldin badugu, [...]. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 211. orr.

Intsentsuaren usainak ohiko trinkotasun zorabiagarria zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 78. orr.

Ametsetako irudikapen batek baino trinkotasun gutxiago zuen-eta beti puntua egiten aritzen zen emakumearen oroitzapenak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 147. orr.

Ukapenak jainkozkoan egiazkoak dira, aldiz baieztapenak trinkotasunik gabeak (incompactae) edo desegokiak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 5. orr.

Bazen lanean jardute diskurtsibo bat, bere erregulartasunekin eta bere trinkotasunarekin. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 204. orr.

Gogoan izan behar da, ordea, aldi jakin bateko inguru-testuaren trinkotasunik eza gauza erlatiboa dela. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 153. orr.

Charly trinkotasunaz eta kalitateaz baliatzen zen, harremanen iraupen laburra orekatu beharrez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 158. orr.

Somorrostroko meategietan ebasten nituen dinamita kartutxoak balizkoak direlako, eta nik nekartzan tresnek ezin dutelako trinkotasun hura zulatu. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 19. orr.

Ikastaldien gutxieneko trinkotasuna ziurtatu eta trinkotasunik handieneko ikastaldiak sustatu behar dira. Berria - Euskal Herria   2004-03-18

2 (hitz elkartuetan)

Inguru-testuaren kohesio edo trinkotasun mailak sekulako garrantzia du bat-bateko bertsogintzan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 144. orr.

Hodeien trinkotasun gehiegiagatik ere [...] sumatu ahal izan genuen nolako lastertasunaz mugitzen ziren hodeiak, nonahitik abiatu eta elkar joka, urrunean desagertu gabe. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 49. orr.

· Mitmensh delakoa bilakatzen baita, giza kidea, bere haragi-trinkotasun, tik, bitxikeria eta anakoluto guztiekin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 285. orr.

Herrikidetzan eta gizarte trinkotasunean hizkuntzak duen pisua. Berria - Kultura   2004-09-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus