Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ume [7643 agerraldi, 268 liburu eta 1016 artikulutan] 1 iz haurra.

Ahaztu ote dezake amak bere haurtxoa edo bere sabeleko umeari errukia ukatu? Elizen arteko biblia   Is 49,15

Bi ume ari zitzaizkion sabelean elkarren lehian. Elizen arteko biblia   Has 25,22

Bost ume izan genituen, baina hiru txikitan hil ziren. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 177. orr.

Alargundu ondoren, Antonie Macquart mozkortia maitale hartu eta beste bi ume izan zituen, Antonie eta Ursule. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 9. orr.

Gizonak Ross zuen izena eta sei ume zituen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 29. orr.

Giza primateok askoz ere ume gutxiago ditugu, beste ugaztunekin alderatuta. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 265. orr.

Gizona, andrea eta bi ume, hamarren bat urteko mutikoa eta seizazpi urteko neskatoa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 181. orr.

Umea diozu?, zenbat urte ditu ba? Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 122. orr.

Etxe handia Vermont-en, bi ume, senarra abokatua. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 160. orr.

Zazpi ume hazi eta hezi ta bururatu du lur huntako itzulia. Herria   2005-06-09

Ume bat aitaren zangoa besarkatzen eta ea nora doan galdezka. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 45. orr.

Gizon batek ume batekin duen adiskidetasuna kontatzen digu autoreak. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 9. orr.

Gure azafata -hogei bat urteko neskatila, ume bat, alegia, itxuraren arabera behintzat- [...]. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 21. orr.

Sei hilabeteko ume bati ezin zaio bildotsa jaten eman. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 427. orr.

Hori ume batek ere uler zezakek. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 149. orr.

Gaztea da oraindik, ume bat kasik. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 22. orr.

Egun batean, artean ume bat zelarik, [...]. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 18. orr.

Ulertzen nuen, nahiz ume bat besterik ez izan, asegurugileak zerbait ikusi zuela nigan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 60. orr.

Ezin dut ume izaten jarraitu betiko. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 211. orr.

Ume bat desio zuen, eta horra ustekabean haurdun suertatu, eta, ni desagertu bezain laster, baita garbi ikusi ere aitarik gabeko ume bat desio zuela berez [...] ez gure umea, baizik eta bere umea. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 303. orr.

1986ko udaberrian, Valerie Smith Estatu Batuetara itzuli zen bere hiru umeekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 56. orr.

Umea lo zegoen sehaskan. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 203. orr.

Gure umeak burutik zeuden, eta nire emaztea ere burutik zegoen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 29. orr.

Umea lotsatuta bere amaren gonei helduta geratu zen. Jon Maia   «Riomundo» - 217. orr.

Pedrok umea besoetan hartu eta bere inguruko gorpu guztien artean, tiro eta bonba ziztuen artean egin zuen korri. Jon Maia   «Riomundo» - 99. orr.

Ume haiekin zegoen bitartean, eguneko jardun bakarra jolasa zen, beti ametsetako munduetan jira eta bueltaka. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 15. orr.

Berotu saihetsak ume den bitartean; bestela, kaska-gogortu eta ez dizu esana egingo. Elizen arteko biblia   Si 30,12

-Ume horrek gosea du! -parean pasatu den emakumeak. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 37. orr.

Ezkontzaz kanpoko ume bat aitortzeko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 240. orr.

Haurtzarorik bako umeen errealitateaz. Berria - Gaiak   2004-12-10

-Behar den bezala hezi gabeko ume hauekin -esan zuen- ez dago jakiterik! Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 208. orr.

Espainiarrek ez zuten barkatu ez zahar ez ume, ezpataz hil zituzten harrapatu zituztenak oro. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 35. orr.

Umeak eta emakumezkoak zekartzan kubertan, negarrez, zenbait erreketek zainduta. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 60. orr.

Su tximinia txiki hartako txokoan, abuelok umea belaunetan eseri zuen. Jon Maia   «Riomundo» - 215. orr.

Umeenaren antzeko espontaneitate eta gardentasuna izan lezakete halako gaixoek beren erreakzioetan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 72. orr.

Amaren zorion osoaren zati bat baino ez du asetzen umearen zorionak. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 91. orr.

Beste baten umeak zaindu behar nire adinean! Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 42. orr.

Atarian, umeak baloiarekin jolasean zebiltzan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 59. orr.

2 (deiki gisa)

Lasai zaitez, ume, gaur ekarriko dizkizu gutunak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 213. orr.

Ez kezkatu, ume, esan zuen artzainak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 313. orr.

Jan ume, esan dit. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 91. orr.

Ze pistola eta ze demontre, ume! Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 10. orr.

Julio, ume, Jainkoarren, ez al duk jaten? Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 40. orr.

-Zatoz behera, ume. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 100. orr.

"Ez esan horrelakorik, ume", inudeak. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 81. orr.

-Hago, ume hori! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 285. orr.

(deiki gisa mugatuan)

-Ez, umea, baina ezkontzeko nahiko arrazoi izan daiteke. Jon Maia   «Riomundo» - 15. orr.

-Goazen, umeak, ohera denak, bihar goizean goiz eskolara joan behar duzue eta. Jon Maia   «Riomundo» - 15. orr.

-Umeak, ez zaitezte beti errietan aritu! -hertsatu zituen Etelka Springerrek-. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 44. orr.

Bejondeizuela, umeak! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 346. orr.

Baina, ene ume maitea, beste izenen bat banu ez ninduzula maitatuko esan nahi duzu? Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 116. orr.

3 (predikatu eta adizlagun gisa)

Neska pertsona heldua da, badaki zer egin nahi duen, zuzen begiratzen dio haurrari; haurra umea da, begirada galduta dauka. Pako Aristi   «Note book» - 68. orr.

Umea eder-ederra zen. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 55. orr.

Biak zarete umeak zuek. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 197. orr.

"Ez gaitezen umeak izan, David! -esan dit-. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 426. orr.

Umeak gintuan, eta lagunak ere bai: bizitzaren opari bikaina duk hori, patuari eskertzeko modukoa. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 148. orr.

-Orduan ere, umeak ginenean, zatarra eta gaiztoa hintzen. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 105. orr.

Ez, ez dakit garai hartan nintzen umearen aurpegia berriro ikusi nahi dudan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 75. orr.

Umeak ematen duzue! Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 212. orr.

Oso umea dun gauza horietan. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 93. orr.

Ni oso-oso umea nintzen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 186. orr.

Ez nian uste hain umea hintzenik, Stanie. Ume jaio eta ume hiltzen gara, neurri handi batean, funtsezko gauzei dagokienez. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 55. orr.

Ea noiz utzi behar nion hain ume portatzeari, kalte besterik ez zidala egiten-eta. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 167. orr.

Oso ume iristen dira bertsolariak maila onera. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 53. orr.

Egunean baino egunean umeago ikusten genuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 170. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Bost urteko ume ederra zen, begitarte lodi biribilekoa. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 65. orr.

Betiko nahi dut ume txikia izan eta ondo pasatu. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 56. orr.

Dutxa ere egundoko asmakaria baitzen Mikelentzat, umetan bainatzea gorroto izan zuen ume handi harentzat. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 61. orr.

Lehortzen jarritako alkandora bakoitzaren mahuka banari korapiloa egina zion ume bihurriren batek. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 128. orr.

Umeak, auzuneko ume garbi eta dotore jantziak, beti salto eta jauzi, beti zorionaren itxaropenez. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 106. orr.

Ume normalek buztina erabiltzen dute irudiak egiteko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 248. orr.

GIB birusaz kutsatutako 541 ume zambiarrek parte hartu dute ikerketan. Berria - Gaiak   2004-11-23

"Hamar urtekoak ume hutsak dira-eta", hamalaukoen protesta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 56. orr.

Kalean aurkitutako ume zarpatsu batzuk balira bezala. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 58. orr.

Ume zailak, une zailak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 137. orr.

Ume zikin alaena! Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 92. orr.

Ume argalek eta atso zurbilek harriturik ikusten zaituzte pasatzen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 137. orr.

Lau urteko ume eroen moduan eztabaidatzen dira aparkatzeko lekuengatik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 11. orr.

Ume autista askorentzat bezala, dena hitzez hitzekoa zen niretzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 269. orr.

ume basatien gaia obsesio izan nuelako gaztetan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 28. orr.

Ume menditarrak dira -jakinarazi zion maisuak inspektoreari bisita egitera etorri zitzaigunean-. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 37. orr.

Gero Nibs dator, ume alai eta animosoa. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 81. orr.

Ezin izan zuen argitu nola aurkitu zuen hiri arrotz hartan ume gaixotua ezkutatzen zuen etxe ezezagun hura. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 34. orr.

Ez al haiz konturatzen hezur hutsetan dagoela ume gaixoa? Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 221. orr.

Ea zergatik ukatuko zuen gizon zintzo batek ume gajo haren aitatasuna. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 248. orr.

Ehunka izanen dira haren ume sasikoak Errusian barrena! Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 45. orr.

-Ume deabru horrek zaldiak izutu ditu. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 109. orr.

Batek baino gehiagok [...] ume ostia haiek larrutzeko gogo bizia sentitu zuen. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 20. orr.

Urtero-urtero 7,7 milioi ume jaioberri hiltzen da. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 140. orr.

Ez zuen zorigaitzez luze iraun berpizkunde horrek, orduan oraino ume zotzak izanagatik [...] abertzaletasuna zer zen ikasten eta sinesten hasiak ginen Iparraldeko gazte zenbaitentzat. ik haur 12. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 131. orr.

Ibarreko umeak, eroriak eta lotsagabeak begiak, ume mihi-lasterrak eta ahots-kantariak, txirlak bezain zapalak bularrak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 204. orr.

Heriotzaren ateetan zegoen anai nagusia eta titiko ume bi. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Bazirudien txotxongilo batek, "ordezko ume" batek zuela "haren lekua hartu". Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 71. orr.

Eskolako umeek garraiatu zituzten adreiluak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 43. orr.

· Hi ume-purtzila haiz ene ondoan! Txillardegi   «Putzu» - 374. orr.

Mariak altzoan jarri zituen erretratu guztiak; zuri-beltzean gehienak, Lucas eta Maria ume-gazteak zirenekoak. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 135. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ume eskuak ditu Idoiak, txiki gorrixkak, belztuak azazkaletan. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 144. orr.

Horietako bat, ume-begiz ikusitakoa margotzen duela Francok. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 174. orr.

Barriek naturarekin bat egiten du, eta ume-begiekin baina idazle bikainen idazkerarekin, arnasa ematen die zuhaitzei, loreei, txoriei, errekei eta pasealekuei. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 11. orr.

Umetxo baten erretratua ikusi dut mahai gainean, ume irribarre eztiarekin begiratzen digula. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 53. orr.

Egunsentiaren argitan Gülbaharren aurpegia ume-poztasun batek piztua zegoen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 74. orr.

Bost urtez ume-itxaropenetan egon ondoren ez zenidan huts egin. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 34. orr.

Gaur ez da ume-hotsik kalean, aspaldi abailtzen hasita dago argia. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 220. orr.

Zer dago ume adimen horren atzean? Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 71. orr.

Eguneroko dutxa ere ez da aski, gure ume-denboran astean behingoa -larunbaterokoa- aski eta gehiegi zelarik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 286. orr.

Ume-jendea eskolara joaten da. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 304. orr.

Artean ume mainak nituelarik, Salamancara bidali ninduen aitak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 68. orr.

Zeren ume-kontu hauek amen gauzak izan ohi baitira haste-hastetik aitenak baino askozaz gehiago. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 50. orr.

Eta Oinaze ikusi zuenean, ume lerrotik pixka bat aparte, atsekabe imintzioa egin zuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 223. orr.

Lerak, oinetako erraketak, eskularruak, ehiza tresnak, ume jostailuak, lera txakurrak eta enparauak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 364. orr.

Soinean, ume mantal handi eskotatu bat zeukan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 307. orr.

Ume-letraz idatzitako hainbat zirriborro eta marrazki. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 81. orr.

Internet dela ume pornografia hedatzeko biderik ohikoena adierazi du Save The Children erakundeak. Berria - Gaiak   2004-02-06

Hain modu desegoki eta ume-tankerakoan hitz egin zien, non [...]. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 230. orr.

Ea handik ematen ote zitzaion bere baitako ume oroitzapenetarako sarrera, sarrera konbultsiboa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 174. orr.

Salomonek ez zeukan lehorretik zetorren ume-eskaera asetzeko adina birigarro. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 252. orr.

Itxura modernista duen atari batetik emakume bat ateratzen sumatu du, ume-kotxe bati bultzaka. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 172. orr.

Ume-lapur anitz dabilelako bazterrotan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 211. orr.

Ospea, ordea, ume-izutzaile bezala etorri zitzaion. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 68. orr.

Galdera da: zergatik bihurtu zen hiltzaile hura ume-izugarri? Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 69. orr.

Sabeth, berriz, bere betiko gau-soinekoska urdinska harekin: gustu txarrekoa ere ez, baina merkea bai, ume-modukoegia. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 132. orr.

· 1978an sortu zen lehenbiziko ume-probeta Ingalaterran. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 88. orr.

Girixtino umeak behar du orroitu. Herria   2004-01-08

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Eta ume mukizu tropelak? Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 138. orr.

Begitartea zimurtuta jartzen zekien ume zital keinu harekin. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 129. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zu eta ni haur jaioberri eta, gehienez ere, titi-ume izan ginen euskaldun baino lehen, inolaz ere ez "gizon". Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 71. orr.

Hiru eskutitzetako bat irakurtzen hasi zen, apal eta eskola-ume baten ahots kantariaz. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 141. orr.

Hurrengoan, elkarrengandik berrogeita hamar zentimetrora eta ahots apalagoaz, eskola ume gineneko denborak solas. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 168. orr.

Goiko solairuan bizi da kartzela-umea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 45. orr.

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Landare eta arbola artean ibili ginen, eta eskola-ume ilara luzeen artean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 85. orr.

9 irud/hed

Lurraren ume: horra zer garen batzu eta besteak. Herria   2001-04-26

Kontserbatismoa, periferiako eskualde "atzerakoietan" bereziki sendotua egoten zena, razionalismo modernoaren etsaia da, haren ume liberalismoarena orobat, iraultza liberalarena hortakoz. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 219. orr.

Galera, zapuzte eta etsi-behar baten umeak gara: haurtzaro beti-joankor, gaztetasun beti-iheskor, amodio beti-galkorraren [...] edo auskalo zeren galerak ekarri gaitu gure izatera, noizbaiteko geure onetik orain hauetako ondoezetara. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 113. orr.

Gu neska hori gara, noski; umea Afrika da, Afrika osoa, bi hanken gainean zutik dabilen izaki hau sortzen ikusi zuen lurraldea, halere beti ume, beti txiro, beti gure zainpean. Pako Aristi   «Note book» - 68. orr.

10 animalia jaioberria, aita-amen mende dagoena. ik kume.

Larogeita hamabosteko udan, beroa zela eta hiru ume hilik jaio zituen gure txerramak! Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 92. orr.

Lau urteko behorrak umearekin. Herria   2001-07-12

Bosgarren umealdia, jaso zuen ahotsa, azaroan zazpi ume ekarri zituen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 92. orr.

Kontuz, ordea, ziminoek umeak badituzte. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 165. orr.

Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itzazue itsasoko urak; ugal bitez hegaztiak ere lurraren gainean. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 163. orr.

Ardiak bere umeak edo txoriak habia gaitzesten, arbuiatzen, uzten eta zapuzten dituztenean egiten dutena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 153. orr.

Urrixa zen, ume gutxikoa hala ere. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 94. orr.

Umeak harrapatu dizkioten hartz-amak bezala egingo diet erasoa. Elizen arteko biblia   Os 13,8

Hamabi egunen buruan umeak begiak zabaltzen hasten dira. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 16. orr.

Behorrak bere umea ukuiluan sartu zuen bultzaka eta bera atean gelditu zen. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 77. orr.

Batzuetan animaliek beren umeak pertsonek baino maiteago dituztela badakigu. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 56. orr.

Baina ez zuen aditu janari eske zebiltzan ainara-ume gosetien txio-txio hura baizik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 32. orr.

Beinat otoizka ari zen, malkotan, soldadu-lagunak dardararen dardaraz, zuloetan gordetzera lehiatzen zirela, hartz-ume lotsati. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 251. orr.

Miarritzeko itsas-erakustegian gertakari bat askitto arraroa; itsas-xakur ume baten sortzea. Herria   2005-12-22

Xerri ume jatea 9 orenetan Bidekoa taldeak alaiturik. Herria   2001-06-07

11 umetako (86 agerraldi, 39 liburu eta 13 artikulutan; orobat umetango g.er.) izlag ume denborako. ik haur 6a.

Gaztetako marxistari umetako katolikoak aurrea hartuko balio, [...]. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 110. orr.

Umetako jolasetan behin baino gehiagotan eraman izan zuen lagunen batek bizkar gainean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 10. orr.

Umetako bizipenak dira geroko bizipenen neurria. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 144. orr.

Umetako ametsa beteta zegoen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 160. orr.

Umetako leuzemiak oinarri genetikoa izan ohi duenez, [...]. Berria - Gaiak   2006-03-14

Umetako argazkietan geure burua ikusten dugunean. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 150. orr.

Haien ama Rosik, amaren umetako lagunak, berak egindako opil batzuk eman zizkigun anai-arreba guztiontzat. Jon Maia   «Riomundo» - 143. orr.

Neure umetako Brooklyn bera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 101. orr.

12 umetan [308 agerraldi, 96 liburu eta 42 artikulutan] adlag ume denboran. ik haur 7.

Umetan, hamar, hamaika, hamabi urte arte bai, jolasa zen nire bizitzaren muina eta ardatza. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 87. orr.

Gehienak umetan edo gaztetan hiltzen dira. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 87. orr.

Maisuak guri umetan erakutsi zigun bezala, ez zagon erredakziorik punto finalik gabe. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 180. orr.

Normalean umetan agertzen da gaitza, eta munduko leku askotan endemikoa da, OMEren arabera. Berria - Gaiak   2004-12-23

Aitonak eraman zuen umetan santu hura ikustera. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 341. orr.

Hasi umetan hasi zan, baita, 14-15 urtegaz, erromeri plazak beragandu be. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 11. orr.

Donostiarra zen, baina umetan Baionan ikasia. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 113. orr.

Joxe Portolo izeneko gizajoa ere ezagutu nuen umetan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 158. orr.

Putzu kaleko 12tik harantzago, berriz (Urumea aldera, alegia), nire umetan "kalea" plaza bihurtzen zen izkinatik harat, alegia. Txillardegi   «Putzu» - 12. orr.

Orain ez dut umetan bezala irakurtzen, ohean kiribilduta eta tapakiekin burua eta guzti estalita. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 289. orr.

Dohain bereziak, oso-oso umetan agertu eta abaila txundigarrian garatzen baitira sarritan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 191. orr.

· Ume-umetan etorri zen New Yorkera. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 67. orr.

Ume-umetan, nahiko normala zirudien, baina, amaren aburuz, lau-oinetan ibiltzen zenetik beretik, kaxkarra izan zuen ikusmena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 121. orr.

13 umetatik (119 agerraldi, 43 liburu eta 22 artikulutan; orobat umetandik g.er.) ik haur 8.

Bere hil-beharraren berri umetatik dakien piztia bakarra. Adin ziren eta umetatik elkarrekin ibilitakoak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 21. orr.

Niri beti, umetatik, iruditu izan zait tribu nomada batekoak ginela, dendetan bizi ginela. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 97. orr.

Gizon honek, umetatik, andregai bat zuen hantxe herrian, Xuana. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 102. orr.

Umetatik zetorkion mozorrotzeko zaletasuna. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 119. orr.

Izan ere, umetatik gustatu izan zait irri eta barre eragitea. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 80. orr.

Umetatik ezkondu zen arte zerbitzatu zuen familiarekin ikasitako joera zuen, antza, irakurketa errespetatzea. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 290. orr.

Umetatik zer egin nahi duten garbi edukitzen duten horietakoa ematen du Pedrok. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 29. orr.

· Esan dezaket, ume-umetatik mila akorde sekretuz osaturiko sinfonia lurrezko hori adituz hazia dela nere bihotz koxkorra. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 98. orr.

Bere alabaren senargaia aipatu zidan, Virgil, berrogeita hamar urteko gizon bat, ia ume-umetatik itsu izandakoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 119. orr.

Psikismoa hondatua eta matxuratua dutenak, maiz ume-umetatik daude jota. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 98. orr.

14 kaxako ume amak abandonaturiko haur jaio berria. ik tornu3 3.

Kaxako umeen batzordeak, erabaki salomoniko batean, Jazinto bere ama biologikoari, Maria Sanz Llorenteri ematea deliberatzen du, eta aldi berean epaitegiaren aurrean salatzea, umea abandonatu zuelako jaio berritan. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 58. orr.

Kopetilun dabil, kaxako umea dela esan berri baitio aitak. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 102. orr.

Kaxako umeen batzordeak ohar bat igortzen dio Maria Gabilondori Intxuzabalera, presenta dadila bularra eman dion haurrarekin Donostian irailaren 3an. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 59. orr.

15 lehen-ume lehen jaioa.

Ez duzue lanean erabiliko zeuen behien lehen-umerik, ezta ilerik moztuko ere ardien lehen-umeari. Elizen arteko biblia   Dt 15,19

Lehen-umea abere kutsatuarena bada, jabeak berreskura dezake, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordainduz. Elizen arteko biblia   Lb 27,27

Gari, ardo eta olioaren hamarrenak, abere handi eta txikien lehen-umeak. Elizen arteko biblia   Ap 18,13

Giza lehen-semeak eta abere kutsatuen lehen-umeak berreskuratu egingo dituzte. Elizen arteko biblia   Zen 18,15

16 ume egin

Emeak ere adin horretan ume egiteko gai dituzu. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 15. orr.

Foken Uhartea laua eta hareatsua da: neguan ume egitera etortzen dira bertara fokak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 135. orr.

Ume egin eta ordu batzuez atseden hartuko du, umeei iraina eman bitartean. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 16. orr.

Behia, berriz, ume egiteko zorian jarri zen, baina umea egin ordez, lau ertzak korapilaturik zituen maindire bihurtu zen. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 15. orr.

Ume egiteko ordu eta erdi edo bi ordu behar izaten dute. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 16. orr.

Hamabi zerritegi zeuden barruan, zerramak edukitzeko; zerritegi bakoitzean berrogeita hamar zerrama zeuzkan, denak ume eginda. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 99. orr.

Behor bat zer den ikasi eta behor bat ume eginean ikusi. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 102. orr.

· Ba al dakizu noiz erditzen diren basahuntzak?, ikusi al dituzu oreinak umea egiten? Elizen arteko biblia   Jb 39,1

Xakurra ernari geldituko zela erantzun zion eta hiru ume egingo zituela. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 154. orr.

Behi bat umea egiten ikusi nahi nuen eta zezen bat behi baten gainean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 29. orr.

Umea bikotearen barruan, intseminazio artifizialaren bidez egin arren, legeak ama biologikoa baino ez zuen aintzat hartzen. Berria - Harian   2006-01-29

17 ume gorri ik umegorri.
18 ume jolas (orobat umejolas g.er.)

BUPeko 3. ikasturte hartan gauza asko aldatuta zeuden zeharo: ez ginen barrioan ibiltzen, eta are gutxiago ume-jolasetan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 87. orr.

Ordu arte izan nituen esperientziak ume jolasak ziren honekin konparatuta. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 209. orr.

Ume jolasa da ariketa hori berarentzat. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 185. orr.

Hunkitu egin ninduten Templeren hitzek, modu atseginean parekatzen baitzituen sormena eta ume-jolasa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 275. orr.

Lanok orain, ni eta nire desiraren artean traban jarri ziren honetan, ume-jolasak iruditzen zitzaizkidan, ume-jolas itsusi beti-berdinak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 47. orr.

Katalunian cavall fort izenaz ezagutzen den ume jolasa -zeinetan talde bateko kideek beste taldekoen bizkar gainera salto egiten duten, zaldi gainera bezala- Kristo aurreko lehen mendeko liburu batean ere azaltzen dela, Petronioren Satirikon delakoan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 24. orr.

19 ume koskor (orobat koxkor eta kozkor)

Hamabi bat urteko ume-koskorra nintzen. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 12. orr.

36 urte izan arren, berezkoa duen ume koskor lotsatiaren aurpegiarekin erantzungo du berak. Berria - Kirola   2004-12-19

Ume-koskor betizu baten gisa hasi zen Nora negarrez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 129. orr.

SOS Arrazakeriako buruaren ondoan, Gasteizera heldu berria zen familiaren sumindura, ume koskorra besoetan hartuta. Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Halako irribarre pikaroaz jarduna izango dela iruditzen zait, pikardia egiten ari den ume koskor baten antzera. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 24. orr.

Basoan galdu den ume koskor izutu batena bezalako begirada zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 240. orr.

Gernikak 7.000 biztanle inguru zituen, egun horretan beste milakako batzuk ere egongo ziren merkatuan, horien artean Ramon Baglietto ume koxkorra. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 67. orr.

Neure ume-koxkorretan etxean Ondarroatik ekarritako zakurtxo bat izan genuen. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 29. orr.

Yankee itxurako ume-kozkor batzuk ageri dira bizikleta gainean. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 55. orr.

20 ume kotxe (14 esaldi 4 liburutan; orobat umekotxe g.er.) haur kotxea.

Atari batetik emakume bat ateratzen sumatu du, ume-kotxe bati bultzaka. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 172. orr.

Ume-kotxea hartuta paseatzera atera ginen batean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 108. orr.

Ume-kotxea igogailutik atera eta bere etxeko sarrerara gerturatu da. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 173. orr.

Atezaina ume-kotxeaz arduratzen da. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 180. orr.

21 ume-ontzi ik umontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bost urteko ume (5); emakume eta ume (10); eskola ume (24); hamar urteko ume (5); hilabeteko ume (5); hiru urteko ume (5); lau urteko ume (7); milaka ume (5)

ume ahotsa (8); ume alaia (5); ume aurpegia (9); ume bakarra (14); ume bat besterik (9); ume bat bezala (10); ume bat hil (21); ume bat izan (5); ume batek bezala (8); ume bizi (5); ume denboran (5)

ume eder (7); ume egin (5); ume egiteko (5); ume eta gazte (12); ume gaixoa (5); ume gaixoak (5); ume galduak (6); ume hil (16); ume hil ziren (5); ume hiltzen (6)

ume izan (15); ume izateari (7); ume izaten (8); ume jaio (12); ume jaioberri (7); ume kontuak (5); ume koskor (6); ume koskorra (6); ume kotxea (5); ume koxkor (6); ume moko (11); ume mokoa (6); ume mukizu (5); ume nintzela (8)

ume palestinar (8); ume palestinar bat (6); ume talde (7); ume txiki (21); ume txikia (23); ume txikiak (17); ume txikiei (6); ume txikiekin (6); ume txikien (8)

ume ugari (5); ume umetan (6); ume umetatik (31); ume zela (5); urteko ume (50); urteko ume bat (21); urteko ume batek (7)

artean umea (9); bere umea (17); gure umea (5); hamaika urteko umea (5); hilabeteko umea (6); lehenengo umea (8); nire umea (9); oso umea (7)

umea besoetan (19); umea besoetan hartu (5); umea eduki (5); umea egin (9); umea egiten (6); umea esnatu (7); umea galdu (5); umea hartu (5); umea hil (7); umea izan (32); umea izateko (5); umea jaio (13); umea jaiotzen (5); umea lo (6); umea nahi (6); umea negarrez (5); umea nintzela (6); umea nintzen (9); umea nintzenean (6); umea ondo (6); umea zara (5); umea zela (15); umea zen (11)

urteko umea (21); zure umea (8)

bere umeak (16); beren umeak (9); eskola umeak (10); euren umeak (5); gure umeak (14); lehen umeak (6); nire umeak (8); sor itzazue umeak (5)

umeak adoptatzeko (11); umeak adoptatzeko eskubidea (6); umeak babesteko (6); umeak bezala (11); umeak egingo (6); umeak eskolan (5); umeak eskolara (5); umeak euskaraz (5); umeak hartu (5); umeak hazi (12); umeak izan (22); umeak izango (5); umeak izateko (6); umeak lo (5); umeak ondo (5); umeak oso (5); umeak zaintzen (7); umeak ziren (9)

urteko umeak (7)

behorrak umearekin (5); bere umearekin (7)

umearen aita (6); umearen amak (5); umearen bila (8)

bere umeari (7)

umeei zuzenduriko (10)

eskola umeek (5); gure umeek (9)

umeekin batera (6)

beherako umeen (6); beren umeen (6); eskola umeen (9); jaiotako umeen (5); kaxako umeen (5); munduko umeen (5)

umeen antzera (6); umeen eskubideak (5); umeen eutanasia (6); umeen gelako (8); umeen gelan (8); umeen gelara (7); umeen kopurua (5); umeen pasealekuan (5); umeen pornografia (6); umeen zaintza (7)

urteko umeen (11)

bi umeren aita (5)

ez zuen umerik (5); umerik egiten (5); umerik gabe (8); umerik izan (13); umerik izango (5)

umetan bezala (10); umetan ezagutu (9); umetan hasi (6)

ume umetatik (31); umetatik ezagutzen (7); umetatik izan (7)

lau umetik batek (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus