Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

urduritasun 1 iz lasaitasun edo gelditasun eza, ezinegona; urduri dagoenaren egoera. ik artegatasun.

Taupadaren bat, adrenalina, urduritasuna, galtzerdiak bailiran korapilatutako begirada kordelak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 74. orr.

Asaldura, urduritasun eta ezinegon guztiak mendean hartu eta hitz egiteko moduan zela iritzi zionean. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 17. orr.

Gerora esan zion urduritasuna menderatzeagatik egin zuela hura. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 29. orr.

Urduritasuna menperatuta zeukan itxura batean. Josu Landa   «Odolbildua» - 156. orr.

Urduritasuna gailendu zitzaidan eta gogoeta ilunenak etorri zitzaizkidan burura. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 189. orr.

Urduritasunari, ordea, izuak hartu zion gaina. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 180. orr.

Ordu erdiz urduritasunari eutsi ondoren, haserre samar, botoiak bakean uzteko eskatu zion Peterrek Dusseli. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 199. orr.

Gorpu baten hurbiltasunak urduritasuna sortzen baitu. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 135. orr.

Urduritasuna gainditzeko, baso bat ardo hartu zuen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 94. orr.

Ez zuen jadanik erakusten lehengo urduritasun edo desirarik, eta, noizbehinka, totoloturik aurkitzen zuten, aurpegian irribarre bitxi bat zuela. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 60. orr.

Ateko begirazulotik zelatatzen zuen soldaduak ezin zuen urduritasun hura eraman. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 46. orr.

Nik ia ez nuen mokadurik jan, urduritasunak korapiloa egin baitzidan urdailean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 265. orr.

Taupadaren bat, adrenalina, urduritasuna, galtzerdiak bailiran korapilatutako begirada kordelak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 74. orr.

Momentuko urduritasunean Monikari argibide bat, desenkusa bat zor niola pentsatu nuen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 106. orr.

Une batez urduritasunak gandutu zion burua, baina laster jarraitu zuen berriaren haria. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 43. orr.

Onez onean ari nintzaion, kasik besta-doinuan, urduritasunaren estalki. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 186. orr.

Txekearen aipamen hark kendu zizkidan urduritasun guztiak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 109. orr.

Urduritasunak dardara eragin zidan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 338. orr.

Hotzak eta urduritasunak dardarka nenbilen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 28. orr.

Urduritasunik batere adierazi gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 107. orr.

Horrek nahastu egiten zituen lagunak, eta beren jarlekuetan urduritasunez higiarazten. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 35. orr.

Emakumeak gabardinako ezker patrikan urduritasunez xerkatu ondoren atera ditu giltzak eta altzairuzko ate bat irekitzeari ekin dio. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 112. orr.

Urduritasunezko ezinegon bitxi batek hartu ninduen berriro. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 95. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Pandora? -urduritasun nabaria sumatu zen Operazio-zuzendariordearen ahotsean-. Bere gorputza eta bere begitartea irudikatzearen irudikatzeaz urduritasun handiak ninduen hartua: eskuak dardarka nituen eta hotzikara izoztuek astintzen ninduten. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 44. orr.

Arrisku handiak hartzen dira, eta urduritasun handia dago, baina, era berean, ilusio handiagoa dago. Berria - Kultura   2004-11-21

Bero leun bat bular aldean, urduritasun arraro bat bihotzean. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 95. orr.

Halako urduritasun larri bat jabetu zen haren pentsamenduen ildo herdoildu eta logaletuaz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 405. orr.

Edozer gauza hobeto, han, eskailera oinean, izerdi hotzetan jartzen ninduen urduritasun zital hura, larritasun hura [...] jasan beharra baino. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 144. orr.

Urduritasun kiskalgarri batek hartzen dizu urdaila. Lasai igo zituen eskailerak, nahiz eta halako urduritasun bihurri batek kilika egin urdailean. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 17. orr.

Mutiko arrotz haren soa ez zezakeen jasan, urduritasun esplikagaitza sortzen zion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 31. orr.

Errusiar herriaren ohiko izaera etsipen otzana zen, amerikar herriarena urduritasun zalapartatsua. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 370. orr.

Gau osoak iratzarririk edukitzen ninduen nerbioetako ezinegon bat izan zen lehendabizi, zaratarik txikienak ikara eragiten zidan gehiegizko urduritasun bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 294. orr.

Oraingo urduritasun honek, baina, ez zeukan zerikusirik emakumearekin, egunetik egunera gehixeago maite baitzuen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 164. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Bagoazela esan dizut -esan zuen berriz urduritasun-ahotsaz. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 109. orr.

Gure aita, handik gutxira, urduritasun keinuak egiten hasi zen, mahaian erakusten zituen urduritasun keinu berberak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 56. orr.

-Tibor... -esan nuen, urduritasun-barrez-. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 135. orr.

Albora heltzean, halako urduritasun puntu batek gaina hartu zion. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 270. orr.

Telefono deia zuela esateko berriz abisatu ziotenean [...] korrika joan zen Lucy pasilu luze haietatik aurrerantz, urduritasun puntutxo batek jota, dardar ttipi baten gisakoa bihotzean. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 161. orr.

Urduritasun uneak izan ziren, ordea, eta Iker Camañok Iban Mayori lagundu behar izan zion helmugaraino iristen. Berria - Kirola   2004-07-10

Atentatuaren ondorengo urduritasun giroa nabarmendu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Bazerien igurikimen-kutsu halako bat, desatsegina ez zen urduritasun apur bat. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 60. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hurbiletik jarraitu du haien jarduna, eta onartzen du halako patxada-urduritasun sentsazio bat daukala. Berria - Kirola   2004-06-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus