Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ureztatu (orobat urestatu g.er.), urezta(tu), ureztatzen 1 du ad eremu baten gainean ura sakabanatu; urez hornitu. ik garaztatu; ihinztatu.

Landatu, nik egin nuen; ureztatu, Apolok; baina hazi, Jainkoak hazarazi zuen. Elizen arteko biblia   1 Ko 3,6

Argindarra sortzeko, ura biltzeko eta ureztatzeko eraiki dira presak eta urtegiak. Berria - Gaiak   2006-03-14

Han lur azpiko ura erabiltzen dute ureztatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Sugandilak eta arrabioak harrapatzen jardun, madariondora igo, landareak ureztatu. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 144. orr.

Lorategia txukundu, arrosak kimatu eta ureztatu, eta pintura-eskualdi bat eman zion lorategiko aulkiari. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 16. orr.

Uste dut ez dela ona loreak eguzki betean ureztatzea, egosi egiten direlako, eta halaxe esan nion. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 371. orr.

Uztak ureztatzeko erabiltzen diren sistemek lehortea bultzatzen dute. Berria - Gaiak   2004-07-06

Pentzeak ezingo dira ureztatu. Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Indietako mapa bat erakutsi zidan, non erdi aldean Paradisua ikus baitzitekeen, lau ibaiek ureztatua. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 512. orr.

Euri deslaiak eta ekaitz hegalariak, itsas-lehor guztiak ureztatzen eta blaitzen dituztenak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 427. orr.

Zibilizazioaren egunsentia baino lehen, afrasiar estepa (Sahara eta arabiar basamortua) ongi ureztaturiko belardia zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 421. orr.

Yemengo ekialdeko mendietatik jaisten ziren urak izugarrizko urtegi batean biltzen ziren eta handik herrialdeko eskualde handi-handi bat ureztatzen zen, labore-sistema intentsibo bati bizia emanez eta ondorioz biztanle asko mantenduz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 142. orr.

Itoizko uraren zain omen dauden lur sailak ezin izanen direla ureztatu. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 37. orr.

-Ederki, eser zaitez; nik loreontziak ureztatuko ditut. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 127. orr.

Euria bidaltzen du lurraren gainera, soroak ureztatzen. Elizen arteko biblia   Jb 5,10

Ur gardenez ureztaturiko leku zoragarri batera iritsi ziren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 418. orr.

Sanker, kafeko zerbitzaria, ontzi bat urez bete eta zorua ureztatzen zebilen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 360. orr.

Neskame bati ehogailu bat hartzeko agindu zion, eta loroaren kaiolapean aleak ehotzeko; beste bati kaiola ureztatzeko agindu zion. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 31. orr.

Errekastotik ura eskuen artean jaso, eta lasterka itzultzen ziren egur puskak ureztatzera. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 311. orr.

Hiri erdira itzuli naiz: bi erromes plazako iturri ederrean ari dira edan eta edan, eta aurpegi gorribeltzak ureztatzen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 67. orr.

Gainez egin zuen urak edontzitik, eta koadernoa ureztatu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 130. orr.

2 irud/hed

Jainkoaren santuak, zeruko graziaren ibai oparo bezala, jainko-dohainen euriz ureztatzen zituen guztiak, haien bihotzeko baratza bertuteen lorez edertuz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 206. orr.

Zuzi gartsu bat zeukan bularraldean sutan, horditasun magiko batek ureztatzen zion arima, bizigogo berri batek eragiten zien bere kirioei. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 140. orr.

Nik, une batetik bestera, bizitzaren aparraz ureztatuko ditut eragin ditudan zauriak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 304. orr.

Samurtasuna eta maitasuna egunero zaindu eta ureztatu behar dira. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 160. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Lehorrerako uzta egiten den tokietan, zergatik tematu horiek soro ureztatu bilakatzen eta horra ura eramateko azpiegitura handiak egiten! Berria - Euskal Herria   2004-06-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ongi ureztaturiko (3)

hektarea ureztatzeko (3); lurrak ureztatzeko (7)

loreak ureztatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus