Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

zeinu2 (orobat seinu g.er.) 1 iz ikurra, seinalea.

Gurutze runikoetan bi ikur etsaiak zeinu berean ezkondurik ageri dira. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 139. orr.

Haloa ilusio optiko hutsa da, aireko hezetasunak sortua, ortzadarraren antzera, baina aureola santutasun goitarrago baten zeinutzat hartzen da. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 134. orr.

Zeinu eta sinboloekin hizkuntza propioa eraiki zuen, munduan gertatzen zena adierazteko. Berria - Kultura   2006-04-07

Ez zen letra bat, zeinu bat baizik, latinezko jacere, "bota", aditzaren ordez jartzen zena. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 165. orr.

Beraz, ados gaude honetan, alegia, hitzak zeinu direla. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 173. orr.

Askatu du beso bat harresitik eta hurreratzeko zeinua egin dio. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 32. orr.

Gora behatzeko zeinua egin nien. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 268. orr.

Garai haien zeinuak: itxaropen-oldar bat, dena egiteko zegoelako sentipena, dena asmatzeko. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 63. orr.

Dirua salerosgaien balioen zeinu den bezala, papera diruaren balioaren zeinu da, Zeruko hamabi zeinuen kasuan egiten den bezala, astronomoek konstelazioen harmonia musikalen arabera kalkulatzen dituztenean. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 68. orr.

Eguzkia Aries zeinuan sartzen denean eta zeinu horren zortziren bat zeharkatu duenean, udaberriko ekinokzioa markatzen du. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4330. orr.

Zilarra, merkataritzarako zeinu gisa hain baliagarria den metal hori, munduko merkataritza handienaren oinarria ere izan zen merkantzia gisa. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 61. orr.

Zeinuak behar al ditugu zeinuak ezagutzera emateko? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 178. orr.

Hogei lagunetik batek iradoki zuen galtzen bagenuen kinielan beste zeinu bat ziurra zela. Berria - Kirola   2004-01-24

Oso espazio berezia da, zeinuz zamatutakoa. Berria - Kultura   2004-03-31

Tau zeinu handi bat ikusi zuen bere begiz aita dohatsuaren bekokian. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 426. orr.

Era berean, x eta z zeinuak, gainean puntua zutela proposatu zituen tx eta tz adierazteko. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 36. orr.

Txinan krisiaren zeinua adierazteko beste bi zeinuren batuketa erabiltzen omen dute: arriskuaren zeinua eta aukeraren zeinua. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 169. orr.

Idazkera txinarrean zeinu bera dela "krisia" eta "abagunea". Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 9. orr.

Zeinuak deskodetzeko ahalmena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 192. orr.

2 (izenondoekin)

Zeinu berezi bat sortzea bururatu zitzaion, zutabe bat betegabe zegoela adierazteko: biribiltxo bat. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 282. orr.

Hitz bakoitzak zeinu berezi bat zuen, ezaugarri moduko bat. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 92. orr.

Ezin hobeto zetorren erdaran ez ziren zeinu ortografikoak erabiltzea. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 84. orr.

Argazkian dagoen informazioa jartzen da jokoan, zeinu objektiboak, berariaz kodetutako eremu bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 121. orr.

Izena ezaugarri entzungarrien zeinu entzungarria da. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 180. orr.

Irudian zeinu ikonikoak eta zeinu plastikoak definitzeko proposatuz jarraitzen dute artikuluaren egileek. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 247. orr.

Zigilaketa, zentzu honetan, paper garrantzitsuetan hitz edo zeinu kabalistikoak idazteko antzinako ohituraren aztarna da. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 272. orr.

Txinarekiko merkataritza harremanak zeinu negatiboa izan arren, Europako Batasunarekiko ondasunen merkataritza defizita %0,8 murriztu zen. Berria - Ekonomia   2004-09-11

Zeinu distiratsu horiek unibertsoarekin eta gainerako konstelazioekin batera, lurraren eta itsasoaren inguruan ibiltzen dira biraka eta beren bidea egiten dute zeruaren forma biribilari jarraituz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4190. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzak zifratzeko zeinu sistema berriak asmatzen dira. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 175. orr.

Proportzioa behinola bezalakoa balitz, diruak hobeto beteko luke bere zeinu-funtzioa. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 71. orr.

Zeinu-balioa: Arnheimen iritzian, dagokion edukiaren ezaugarriak ikusteko moduan islatzen ez dituenean balio du irudi batek ikur gisa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 77. orr.

Argazkiak bere sorburu duen errealitatearekin zeinu-erlazioa ez baina zantzu-erlazioa duela gehiago. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 157. orr.

Bere hasieraren eta bukaeraren mugak adierazten ditu zeinu kopuru zehatz baten bidez. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 29. orr.

Mexiko eta Peru konkistatu zituztenean, espainiarrek alde batera utzi zituzten aberastasun naturalak, eta zeinu-aberastasunak hartu zituzten, berez baliogabetzen zirenak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 62. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Burmuinetan pizturiko alarma-zeinu urruna entzun eta ulertzeko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 85. orr.

Zuhaitz baten adarra kraskatu, haren hostoetako bat batasun zeinu eta intsignia gisa aldarrikatu eta deiadar egin zuen: [...]. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 98. orr.

Idazkera zeinuak, berriz, irakurlearentzat lagungarri edo ongi ulertzeko ezinbesteko direnean baizik ez dira baliatuko. Berria - Kultura   2004-10-06

Hizkuntz zeinuez ari gara, hizkuntz zeinuak agerian uzteko baliabideez, hain zuzen ere. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 14. orr.

Ortografia zeinuen kopurua hogeita bostekoa da. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 59. orr.

Letrak eta tipografi zeinuak, silabak, hitzak, esaldiak, paragrafoak eta, azkenik, semantikari dagozkion konstrikzioak. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 20. orr.

Ekonomiazko merkataritzan ari diren estatuetan jarri diren bankuek, zorionez, balio-zeinu berriak eratu dituzte beren kredituaren bitartez. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 16. orr.

Klubaren nortasun zeinuei eutsi bakarrik ez, jokalariek futbolaren bere ikuspegia erabat barneratzea ere lortu zuen. Berria - Kirola   2006-01-26

Eskola publikoetan erlijio zeinuak erabiltzearen aurkako legea. Berria - Mundua   2004-01-23

5 keinua.

Italiako prentsak gobernuak «zeinu» bat bidali nahi izan duela nabarmendu zuten atzo. Berria - Mundua   2004-09-12

Gaur egun euren hizkuntza, zeinuen hizkuntza, alegia, ez da ez ofiziala, ezta koofiziala ere. Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Espainierazko zeinuen hizkuntza eta zeinuen hizkuntza katalana izango dira ofizialak. Berria - Harian   2005-11-08

Goi Mailako heziketa zikloetan ikasleek zeinuen hizkuntzako interpretariak dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-02-20

6 marka, ezaugarria, zantzua.

Harridura zeinua. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 144. orr.

«Gure zeinu komertzialen lehikortasuna handitzeak eta kudeaketa hobeagoak ekarri dute lorpen hau», azaldu zuen atzo Constan Dacosta Eroski Taldeko presidenteak. Berria - Ekonomia   2004-05-21

Handitasun bat beste baten bitartez zatitua izan behar denean, zatiketaren forma ezagugarriak biak beren zeinuen arabera biltzen ditu. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 249. orr.

Munduan edonon aurkitzen dira jakintza handiarekin eta asmo determinatuen arabera egindako ordenaketa baten zeinu nabarmenak. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 224. orr.

Ez zuen oinazeen erdian inolako tristura-zeinurik azaltzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 859. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nortasun zeinu (4); tau zeinu (5); zeinu berriak (3); zeinu gisa (4); zeinu multzo (9); zeinu sail (5)

tau zeinua (8); zeinua egin (3)

hil zeinuak (5); hizkuntz zeinuak (4); nortasun zeinuak (5); zeinuak jo (3)

nortasun zeinuei (3)

euskarazko zeinuen (3); hamabi zeinuen (5); zeinuen hizkuntza (15); zeinuen hizkuntzarik (3)

inolako zeinurik (3); zeinurik gabe (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus