Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizketa hotsen ekoizpenean biriketatik kanporantz datorren aireari bidea gehien estutzen zaion gunea da ahoskunea. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.
Ahoskune horretako TRABARIEN artean, igurzkariak bakarrik daude. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.
Asan behar da, dena dela, t afrikatuaren ahoskunea ez dagoela zehazki ahosabaian, sabaiaren aurrealdea eta hortz hobien atzealdeko eremuan baizik. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Ahots bidearen beste muturrean ere, eztarrian behera alegia, sortzen dira ahoskunetzat jotzen diren ezaugarri artikulatorioak: hots GLOTALAK dira ahoskorden artean aire etena gertatzen bada beren ekoizpenean eta FARINGALAK, glotisetik ahora bitarteko hodian aireak igurtzi egiten badu. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.
Palatalizazio adierazgarrian, aldiz, esanahiak aldarazten du ahoskunea. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.
Esan daiteke KONTSONANTEAK direla ahoskunea duten bakarrak. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.
AHOSKUNEA mihiaren aurrealdearen eta goiko hortzen artean duten HOTSEN ezaugarria da horzkaritasuna. Bokalek ez dutela benetako ahoskunerik, ahots bide irekia, estutasunik gabea baita bokalen bereizgarri. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.
Izan ere, ezaugarri horixe da AHOSKUNE bereko diren TXISTUKARI mota bien arteko bereizgarri funtsezkoena: [...]. Maila horiek bereiztea inportantea izan daiteke analisia ongi bideratzeko, goragoko ahoskune asimilazioaz ari ginela ikusi bezala. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 41. orr.
