Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahulkeria iz adkor ahulezia gaitzesgarria.

Ohiturei dagokienez, N hiriko damak oso zorrotzak ziren, barru-barruko sumindura erakusten zuten galdukeria eta bekatu ororen aurrean, eta batere gupidarik gabe gaitzesten zituzten ahulkeria guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.

Miretsiko dut, oroz gain, bertutearen bihozberatasun hori, ez baititu gure ahulkeriak ezagutzen haiek urrikaltzeko ez bada, eta atxiki baitu haren xarma ahaltsuaz nagusigo hain ezti eta bortitza bihotzen gainean, bai halaber amodioaren xarmaren ondoan ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 431. orr.

Eta ahulkeria honek asaldatzen nauenean, nire burua zuritu nahia datorkit; zuk dakizu, Jauna, nolakoa, eta kolokan uzten nau.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 252. orr.

Errenda dadi, baina borroka dadi; garaitzeko indarrik ezean, izan beza aihertzeko indarra; bere gogara goza beza bere ahulkeriaren sentipena, eta izan bedi bere hondamena aitortzera behartua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

Azkenik, sinets zenezake ezen, alde egin zuenean, beltzuritu antzean nintzela, eta gaur gauean berriz jin dadin onartzeko ahulkeriara lerratu nintzela orobat: horretaz dolutzen naiz bertze guztiaz bainoago.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 311. orr.

Ahulkeria eztia izanen da haren ordez nagusi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 316. orr.

Gizon biziotsua zein prestua berdin tratatzera garamatzan bihozberatasun horretan, ordea, ez dut ahulkeria arriskutsu bat baizik ikusten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 108. orr.

Baldin errendatzen banaiz haatik, ahulkeria hutsagatik da: zeren eta nahi izanez gero, zenbat jukutria egin nitzake oraino!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.

Okasio hori ez ohi da beti itzultzen, batez ere lehenengo ahulkeria izan delarik: sarri, kasu horretan, garaitiarik ederrena eragozteko ez da behar izaten beltzuri une bat edo susmo jeloskor bat baizik, edo are gutxiago oraino.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.

Adierazpenok ez dutela alarma sozialik sortzeko asmorik esan du, eta ez dituela egin "ahulkeria politikoagatik".  Berria - Harian   2005-01-14

Zeren azken finean, alde horretarik, zinez okasio galdua litzateke, eta okasio hori ez ohi da beti itzultzen, batez ere lehenengo ahulkeria izan delarik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.

Nik, neure aldetik, ez dut dudarik egiten ezen itzulera hori hein handi batean ez denik zure aihertze kementsuaren obra, eta zure aldetikako ahulkeria une batek ez zuenik halaber nire iloba betiko galaraziko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 418. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus