Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ailegatzear adlag ailegatzeko zorian.
Metroa Bayswater-era ailegatzear zegoen, beraz iritsiak ziren hotela zegoen auzora eta jadanik oso urruti zeuden Red Mountainetik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 180. orr.
Albo ilada agertu orduko konturatu da estazioko zuzenera ailegatzear dagoela. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 29. orr.
Ordurako etxera ailegatzear zegoen, hurrengo kale-kantoian ezkerrera hartu eta bizi zen kalean sartuko zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.
Neskaren esku bat bere potxotxera joaten ikusten dut, eta klitorisa ferekatzen hasi da, ailegatzear dagoen orgasmoaren xerka. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 47. orr.