Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hemen, nahita eginiko sinplifikazioa dela medio, foneman bere irekiera maila hartuko dugu kontuan, artikulazio lekua, eta artikulazioaren izaera berezia (ahostun ala ahoskabe den, dardarkari edo albokaria eta abar) kontuan hartu gabe. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 282. orr.
Txilibrin, panderojole eta albokari famadua, Gure artean, esaterako, gero eta gutxiago dira ¥ SABAIKARI ALBOKARIA ahoskatzen dutenak. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 85. orr.
Guretzat ezagunenak kontsonante OZEN albokariak dira (l, ¥), baina badira Afrikako hizkuntza batzuetan KLIK albokariak edo galesez IGURZKARI albokariak ere. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.
Egia da hitz sinpleetan ez dela erraz txistukari-SUDURKARI (edo, oro har, txistukari-ALBOKARI) bilkura aurkitzea (txistukari-hasperen bilkurarik ez dago batere). Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 69. orr.
