Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

almendra 1 iz almendrondoaren fruitua eta bereziki barneko hazia, jateko oso ona.

Almendrondoek urtero-urtero izaten zituzten almendrak, eta Nunuk haiek isilean eta nolabaiteko misterioz saltzen zituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Beharrezkoa baldin bada, joan, hartu zorroetan lurreko fruiturik hoberenak eta eskaini oparia gizon hari: ukendu, ezti, usaingarri, mirra, intxaur eta almendrak, denetik pixka bat.  Elizen arteko biblia   Has 43,11

Mendian aurkitutakoa jaten zuen: mahats ale lehorrak, almendrak, mertxikak, pikua, arbiak; eta edan, mendi ura soilik, urregorrizko eskuez erreka garbietatik hartuz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

"Mostaccioli" deituriko gozokia, almendraz, azukrez, eztiz eta beste osagai batzuez egina, PerLe 8an esaten denez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.

Egun batean, Xeto lehengusuarekin eta beste zazpi lagunekin, hilerrira joan nintzen almendrak biltzera, baina ez zegoen bakar bat ere almendrondoan; hilek jango zituztela uste izateko moduan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 72. orr.

Ezin etsi, nonbait, ni txoko batean ikusita, almendrak jaten, besterik gabe. Plazan zen Zeferino barkilleroa, makilgoxoak, sagar eta azukre karameluak, erroskilak, almendra lehorrak, gerezi-konpota, limoi ura eta koñaka agerian saltzen, jai handietan bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 245. orr.

Biharamunean, joan zen Moises itun-etxolara eta Lebiren leinuari zegokion Aaronen makila ernemuindua ikusi zuen: ernemuindua eta loratua zegoen eta almendra helduak zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 140. orr.

Biharamunean, joan zen Moises itun-etxolara eta Lebiren leinuari zegokion Aaronen makila ernamuindua ikusi zuen: ernamuindua eta loratua zegoen eta almendra helduak zituen. hosto-formako plater berde handi bat, zurtoin-formako eskulekuz, gainean purpura-koloreko mahaspasa eta almendra zuritu mordoxkak zituela.  Elizen arteko biblia   Zen 17,23

Kakahueteak, almendra garrapiñatuak, berde zerutiarreko pistatxozko izozkiak-  Berria - Kultura   2006-01-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alferrak arabiarrenak bezalako almendra-begiak zituen, ile-kiribil beltz eta leunak, gizenkorra zen eta zintzilikarioak eta belarritakoak eraman zalea oso.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

"Almendra olio hau opari ematen dizut, masajeetarako ezin hobea da", esan zidan farmazialariak, haurra izan arren oso ongi geratu nintzela nabarmendu eta gero.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 41. orr.

Fruitu lehorrezko tarta bat erostea erabaki zuen, baina Downes's-eko fruitu lehorrezko tartak ez zuen almendra-geruza behar bezalakorik gainean, eta, beraz, Henry Streeteko denda batera joan zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 148. orr.

Almendra oskol barruan nola, halaxe hasi zitzaion garuna burezurraren barruan danbateko joka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

Neskak, bitartean, kantuan ari ziren, buruko zapiak eta bidean bildutako almendra adarrak astinduz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 19. orr.

Usain ona zuen, esne eta almendra usaina.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.

Almendra itxurako begiekin begiratu dio Oiherrek, ezpainak heze eta musuak bero.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 57. orr.

Haren almendra itxurako begietan esperantza eta kezka printzak nabari ziren, eta horrek are gehiago lasaitu zuen neska.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.

Argimutilaren gerritik ateratzen diren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti.  Elizen arteko biblia   Ir 25,33

Ez du bizarrik, begiak almendra kolore bizikoak ditu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

3 irud/hed

Parte Zaharra, esaterako, almendra gotikoa da, berritua eta aldatua, baina almendra gotikoa, besterik gabe.  Berria - Kultura   2004-11-14

4 almendra azukregorritu (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) ik arbendol azukregorritu; almendra garrapiñatu; azukre-almendra.

Han, hestebeteak eta urdaiazpikoak jarri ohi dituzte sabaitik zintzilik, eta almendra azukregorrituak, txokolate eta karamelu lodiak bitrina batean.  ETC-literatura, saiakera   Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde, Erein, 2008

Horretan ere, eskaintza askotarikoa da: txokolatea, gozokiak, etxean egindako jogurta, ogia, gazta, almendra azukregorrituak eta beste hainbat jaki daude eskura. ETC-prentsa   Berria, 2014-12-06

5 almendra garrapiñatu (ETCn 31 agerraldi) ik arbendol garrapiñatu; almendra azukregorritu; azukre-almendra.

Mugimendu edo soinurik falta ez dadin, kakahueteak, almendra garrapiñatuak, berde zerutiarreko pistatxozko izozkiak, eta itxura lehorra zuen, hondar-antzekoa zen, bidoi gorri batean eramaten zituzten galletak iragartzen zituzten saltzaileak zeuden.  Berria - Kultura   2006-01-31

6 azukre-almendra (ETCn 6 agerraldi) ik almendra azukregorritu; almendra garrapiñatu.

Kukurutxoak paperezko kukurutxo meheak dira, non dendariek erakusleihoko hondakinak jartzen baitituzte: azukre almendra hautsiak, marron glaceetatik eroritako puskak, gozoki ontzien hondar susmagarriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

almendra itxurako (4); almendra lehorrak (3); almendra lore (4); almendra lore gisako (4); begiak almendra (3); eta almendra (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus