Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alofono iz fonema baten berezko hotsa, hitz katean duen kokapenaren arabera alda daitekeena.

Alofono dira hiztun arruntak hautematen ez dituen hots aldaerak, berak zein bestek ahoskatu.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Alofono izenak informazio osoagoa ematen du aldaera izenak baino.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.

Irristariak ALOFONOAK dira euskaraz.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.

Hots beraren alofonoen artean oinarrizkoa zein den ez da arbitrarioa.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.

Garbi izan behar da hotsaren aldaera kontaezin guztiak direla berez alofono.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Sailkatuta eta deskribatuta dauden aldaera nagusiak hartzen dira, oro har, alofonotzat eta transkripzio fonetikoan IKUR ezberdinen bidez jasotzen.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus