Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mespretxuzkorik ez hartan, amultsutasun zakar bat baizik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.
Baina, beste alde batetik, penatzen hasi zen agure hura gogoratzean, jan nahiko balu bezala begiratzen ziona, begiak bete amultsutasun. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 73. orr.
Adineko emakume batek laket izan zitzakeen dohainen artean -prestutasuna, amultsutasuna, begirunea-, denetaz biluzik zen gure Ximurra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.
Barazkijale-dieta zorrotz-zorrotza egiten zuen eta kaleargi itzali baten amultsutasun eta nortasun berberak zeuzkan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.
Buru gaineko kalpar latzak gogotik ferekatu nizkion, amultsutasuna mozorrozteko xedea zuen zakartasun gehiegizkoaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 306. orr.
Amultsutasun une horietan oroitzen zen Villejuif hirian utzi zituela andrea eta alaba, bere soldadukide hoberena emazteaz amorostu ondoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.
Maisuaren aurpegia amultsutasunetik zorroztasunera igarotzen ikusi nuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.
Baina, nirekiko atsegin ageri badira ere, ez dut behar ez haien amultsutasunik ez haien laguntzarik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.
Jakin beza munduak zu zarela gure tronutik hurbilenekoa, eta aitarik kutunenak bere semeaganako duen baino bihotz-amultsutasun ez eskasagoa dudala nik zuganako. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 36. orr.