Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apelatu, apela(tu), apelatzen du ad goragoko tribunal batera jo, bidegabetzat hartzen den epai bat berrikus dezan.

Arratibelek epailearen erabakia salatu zuen eta apelatuko dutela jakinarazi.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

"Epaitegitik apelatu gabe alde eginez gero", dio Beaumanoirrek [...], "galdu egiten da apelazioa, eta ontzat ematen da epaia".  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 231. orr.

Lege horren azkenak hasiera desegiten du; eta hain ondo desegin ere, non, handik hara, hogeita hamar urte igaro ondoren ere apelatu baitzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.

Apelatu [...] Lege kontuetan, dadoak godaletean sartu, berriro botatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 30. orr.

Jaunaren kontra epaiketa faltsuagatik apelatzea, epaiketa faltsuki eta gaiztoz egina zela esatea zen; eta halako hitzak jaunaren kontra esatea leialtasunaren kontra joatea modukoa zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 222. orr.

Apelatzen zuenak epaia okerra zela frogatzen ez bazuen, hirurogei liberako isuna ordaintzen zion jaunari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 223. orr.

Autore batzuek diotenak, hots, kondearen kontra erregeren mandatariaren -alegia, missus dominicus delakoaren- aurrean apelatzen zela, ez du funtsik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus