Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apo2 iz zenbait ugaztun handiren oina osatzen duen adarkizko azal lodia. ik apatx1; azkazal.

Soroek, zaldien apoez zanpa-zanpa eginda, tatariarrak han barrena pasa zirela erakusten zuten, eta barbaro horiez esan daiteke turkoez esan ohi dena: "Turkoa pasatzen den lekuan, belarra ez da berriz sortzen sekula!".  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 225. orr.

Koronelak zaldiari apoak aztertu ondoren, burua laztandu zion eta kotxean sartu ziren bi-biak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

Zaldiak arnasestuka zebiltzan, hatsa zarataka hartzen zutela, apo ferratuez harri koskorrak jo eta jo, txinpartak atereaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Orion azpian geratzen da, zeharka, Tauroren apoaren azpian harrapatuta, ezkerreko eskuan borra duela eta eskuinekoa Geminis aldera luzatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

Azorriatutako zaldien apoek txinpartak eragiten zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Zaldiaren hanketako apoek Acuarioren belaunak ukitzen dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.

Zaldia lauhazka zihoan, asperturik, goizeko zeru beltzaren azpian, apoen atzetik kaxa zahar kirrinkari hura arrastan zeramala, eta Gabriel Grettarekin zihoan berriro kotxean, lauhazka, ontzia hartzera, lauhazka, beren ezti-ilargira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 318. orr.

Kalean zaldi-apoen hotsa entzuten zen, baita suhiltzaileen ibilgailuaren adar asaldagarria ere. "Begiratu bat, besterik ez".  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Ezinezkoa da baita Sara (Lapurdi) eta Dantxarinea arteko bidea egin duten hiru zaldunen ibilia klik batekin laburbiltzea ere: apoen kriskitin soinua, pottoken arnasketa urduria, zeramaten ikurrin erraldoiaren dantza, eskuetan zituzten suzirien beroa.  Berria - Harian   2005-03-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus