Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arautu, arau(tu), arautzen 1 du ad arau jakinen pean ezarri.

Gutxi erabili zen jurisprudentzia zahar hori; enperadoreek geroago sartu zutena erabili zen, bilduma hartan bete-betean, jurisprudentzia frantsesa arautu, mugatu, zuzendu eta hedatzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.

Lege zibilek euren agintea tartekatu behar dute senar-emazteen artean, gurasoen eta seme-alaben artean; familiaren gobernua arautu behar dute.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 62. orr.

Zesarrek, germaniarrekin gerran ari zelarik, germaniarren ohiturak deskribatu zituen; eta ohitura horien gainean arautu zituen bere ekimen batzuk.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 268. orr.

Zesarrek, germaniarrekin gerran ari zelarik, germaniarren ohiturak deskribatu zituen; eta ohitura horien gainean arautu zituen bere ekimen batzuk.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 268. orr.

Kasu honetan kanbioak arautu behar zuen Frantzian diruaren eta paperaren arteko proportzioa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.

Funtsean, eta xehetasunak gorabehera, denok geunden konforme eutanasia arautu beharraz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 69. orr.

Hirietan, nazioarteko merkatariek ezin zuten xehekako salerosketan parte hartu, salerosketa mota hori oso zorrotz arautua baitzegoen, ekoizleen interesen alde.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Moises ez da hartan sartuko, baina bururatua du bere eginbidea: herria antolatua du, legeak ezarriak, kultua arautua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 144. orr.

Hamalau urtetan ere arautu izan da indiarren ezkontza-adina, gizonezkoei dagokienez, eta hamahirutan emakumeei dagokienez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.

Jainkozko legeen bidez ez da arautu behar giza legeen bidez arautu behar dena, ez eta giza legeen bidez ere jainkozko legeen bidez arautu behar dena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 156. orr.

Bigarren hegaztia erre-opari gisa eskainiko du, arautua dagoen eran.  Elizen arteko biblia   Lb 5,10

Gure atzean auto bat sumatu zuen, arauturik zegoena baino lasterrago zetorrena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 128. orr.

XX. mendetik aurrera gora egin du euskaraz ikasitakoen kopuruak, eta euskara batua eta ondo arautua eskatu ohi du horrelako jendeak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 90. orr.

1979an arautu zen deklinabidea (in Euskera 24-2 (1979): 633-657).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 176. orr.

Ezarian-ezarian, haren bizitza arautu zen erloju baten irudira: bere gelan lan egiten zuen; Muche txikiari eskolak ematen zizkion astean bitan, zortzietatik bederatzietara; gaualdi bat Lisa ederrari eskaintzen zion, muturtu ez zedin; eta gainontzeko denbora gela beiradunean ematen zuen, Gavardekin eta besteekin lagunartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

Hizkuntza, kode batek arautua agertzen da; baina kode hori bera, bere aldetik, arau idatzi bat da, erabilera zorrotz bati -ortografiari- lotua dagoena; horra zerk ematen dion idazkerari garrantzi nagusia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Bistan da, horrenbestez, azkenean araudiak egingo direla hemen ere, batzuetan nazioartekoak, beste zenbaitetan nazio barnekoak, Interneten egin daitekeena eta ezin egin dena arautuz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 158. orr.

Eredu horren helburua zera zen: bakterioen baitan geneen adierazpena nola arauturik dagoen azaltzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 70. orr.

Maiorrari ez zitzaion inoiz bururatu piraten bizimodua hain arauturik zegokeenik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.

Kulturgintza onena ez da eginda dagoenaren -ikurraren- erakusleihoa, edo araututakoaren -akademikotasunaren- barrutia, eragile kulturalek gaur eta hemen arriskuz eta nekez egiten duten lan ia anonimoak bideratzen duena baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

Badira animalia guztiengan, eta baita gizakiarengan ere, erritmo natural nagusiak, erritmo zirkadianoa (circa diem latinezko esapidetik: 'egun batean') arautzen dituzten "erloju biologikoak".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 102. orr.

Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Ezkontza lege politiko batzuek arautzen dute, ez lege zibil eta naturalek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Erroman, oinordekotza oinordekoak egin beharreko zenbait sakrifiziori lotuta zihoan, eta pontifizeen zuzenbideak arautzen zituen sakrifiziook.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 254. orr.

Bisigodoen mendekoan, Teodosiar kodearen bilduma batek .89, Alarikoren aginduz eginak, arautzen zituen erromatarren arazoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Lehen erromatarrek ez zuten legerik interes-tasa arautzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Dariok agindutako Indotiko nabigazioa bere indarra erakutsi nahi duen printze baten fantasia izan zen, zerbaitetarako baliatu nahi duen errege baten egitasmo arautua baino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Globalizazioa kapitalismoaren zabalkunde espazialaren adierazpen da, globoko muga guztiak gainditurik; baina, aldi berean, eta ororen gainetik, muga fisikoak eta arautuak saihesten, apurtzen, eta, azkenik, ezabatzen ditu, muga horiek kapitala mundu osoan metatzea eragozten baitute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Hizkuntza bizia izandako hizkuntza baten eskeleto hiper-arautuan idazten dut.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 16. orr.

Unibertsitateak hasi dira antolatzen zenbait ekimen gizarteari begiratzen diotenak sigi-sagarik gabe, eta ez bakarrik zeharka gizarte horren seme-alabak direnen prestakuntza arautuarekin lotzen direnak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 149. orr.

Eskola arautuaz kanpoko bertso-eskolen koordinazioak ahalegin berezia eskatzen du, izan ere, euskal herrietan zehar hedaturik dauden bertso-eskola hauek baitira gaurko eta biharko bertsolaritza mugimenduaren gune eta hazitoki.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabera arautu (4); arautu beharko litzateke (3); arautu beharra (3); arautu beharreko (3); arautu ditu (7); arautu dituzte (3); arautu egin (6); arautu egingo (4); arautu egiten (3); arautu ez (3); arautu gabe duten (3); arautu gabeko (7); arautu nahi du (3); arautu zen (7); arautu zituen (3); arautu zituzten (4); arautu zuen (6); beren egoera arautu (3); bezala arautu (3); direla arautu (3); edo arautu (3); egoera arautu gabe (10); egoera arautu nahi (3); ere arautu (6); euren egoera arautu (4); lan baldintzak arautu (5); salerosketa arautu (3); zehaztu eta arautu (4)

arautua dago (4); dago arautua (3); ofizial hiper arautua (4)

hezkuntza arautuan (7); modu arautuan (3)

arautuko ditu (7); arautuko dituen dekretua (3); arautuko du (7); arautuko duen legea (5); arautuko dute (4); bildu eta arautuko (3); harremanak arautuko (3)

arautze prozesua (3); ezohiko arautze (3)

arautzea enpresaburuen (3); arautzea ez da (3); arautzea nahi (3); egoera arautzea (6); legez arautzea (4); sezesiorako aukera arautzea (3)

arautzeko asmoz (4); arautzeko dekretua (7); arautzeko dekretuaren (3); arautzeko egin (5); arautzeko eskumena (3); arautzeko lege (3); arautzeko legea (4); arautzeko onartutako (3); arteko harremanak arautzeko (4); baldintzak arautzeko (3); bere egoera arautzeko (4); egoera arautzeko eskatu (3); erabilpena arautzeko (3); erretzea arautzeko (3); etorkinen egoera arautzeko (3); euren egoera arautzeko (5); euskararen erabilera arautzeko (8); hori arautzeko (5); ikasketak arautzeko (3); immigrazioa arautzeko (3); legez arautzeko (3)

arabera arautzen (3); arautzen da (4); arautzen denean (3); arautzen dira (4); arautzen ditu (16); arautzen dituen dekretua (3); arautzen dituzte (6); arautzen dituzten (15); arautzen du (25); arautzen duelako (3); arautzen duen dekretua (3); arautzen duen legea (8); arautzen duena (7); arautzen dute (10); arautzen duten lege (3); arautzen duten legeak (4); arautzen zituen (3); arautzen zuen (5); baldintzak arautzen dituen (5); batek arautzen (3); bizitza arautzen (3); ere arautzen (4); eskubidea arautzen (3); harremanak arautzen (3); kanbioa arautzen (3); kontsumoa arautzen (3); legeak arautzen (4); sistema arautzen duen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus