Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atenastar izlag/iz/izond Atenasko biztanlea.

Atenastar "faxisten" buruzagia ez balitz haren ikasleen artean izan, ziur aski Sokrates bere ohean hilko zen, mundu siniko paganoan haren "parekide" zen Konfuzio bezain baketsu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

K.a. bosgarren eta laugarren mendeetako atenastar errepublikan, Amisako hiriaren askatasuna berretsi zuen, are Pertsiako erregeen mende ere herri-estatua izan zen atenastar koloniarena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.

Etsipen handian erori ziren atenastarrak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Orduan, auziari filosofiaren alderditik heltzea erabaki zuten atenastarrek; Platonengana joan, Akademiara.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

Iraunkorki eraginkorra izan zen atenastarren erantzuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.

Atenastarren arteko ikasienek bazekiten bere diagonalaren gainean karratua eraikiz bikoiztu beharra zegoela karratua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 200. orr.

Atenastarren batzorde bat Delfosera ontziratu, eta galdezka joan zitzaion orakuluari, ea esango zien izurria nola gelditu. beste greziar guztien artean, legeak seme-alabak beti beren gurasoak mantentzera behartzen dituen bitartean, atenastarren legeak beren seme-alabei arteren bat irakatsi dieten gurasoei bakarrik aplikatzen baitie lege hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Paulo honela mintzatu zen, Areopago erdian zutik: "Atenastarrok, edonola ere, guztiz erlijiozale zaretela ikusten dut.  Elizen arteko biblia   Eg 17,22

Bera izan zen azken atenastar handia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 152. orr.

Altzibiades jeneral atenastarrak Periklesi idatzitakoak saldu zizkion Sutherlandeko dukeari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus