Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzemanezin izond atzematen ezinezkoa dena.

Aldi berean, ordea, bazuen ingurukoengandik babesten zuen zerbait, atzemanezina zela sentiarazten zizun zerbait.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 153. orr.

Arraro samarra sentitu arren, ulergarria zitzaion artikulu gehientsuenetako euskara, baina artikulu askoren mamian kontu askotxo zitzaizkion guztiz arrotz, urrun, atzemanezin.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

Jendea zutitu, begiak itxi eta hatzekin airea ukitzen saiatzen da, guretzat atzemanezina dena heldu nahian: aireko ore ikusezinarekin ogi sakratua laztantzen ari bailiran.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 77. orr.

Eta orain galdetuko lidake buruargiren batek, oldarrean: eta eternitartea atzemanezina bada?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.

Berez atzemanezina zen hutsunea finkatuz joan da erlazio aldakor horretan.  Berria - Kultura   2004-02-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus