Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz aurrerazale den ezker askotariko boz emaileari, diskurtso hori atzerapauso bat iruditzen zaio. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 258. orr.
Guztiek higidura zirkular berdina dute, eta haietako batean ere ez da aurreratze edo atzeratzerik gertatzen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.
Ezkertiar eta aurrerazale aire bat ematen zion, eta horrek erbesteratuen zirkuluetan sartzeko bidea erraztu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 278. orr.
1960 inguru hartan mundu osoko gazte aurrerazaleek "Che" Guevararen posterrak zituzten jarrita beren geletan, eta bai "Chek" eta bai Castrok belaunaldi oso baten ideia iraultzaileak gorpuzten zituzten. Jon Muñoz «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 77. orr.
Hala ere, askoz aurrerazaleagoa da Elizaren diskurtsoa, euren burua progresistatzat duten askorena baino. Berria - Harian 2005-04-19
