Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abaraska (orobat aberaska g.er.) 1 iz erleek, eztia gordetzeko, erlauntzaren barnean argizariz prestatzen dituzten hexagono formako zulotxoen multzoa. ik orraze.

Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan eta ezti gozoa atera, ezti musikaduna, ezti sagar-zaporea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Hezur handi bat luzetara ebakitzen badugu zerra batekin, abaraska edo belaki baten moduko egitura ikusiko dugu begi hutsez ere leku batzuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Erleek abaraskaren gelatxoak eraikitzen ari ziren trebezia harrigarriz ontzitxoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 385. orr.

Teilatua ia jasota zegoen liztorren abarasken eraginez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Abarasketan sakabanaturiko erle maratzen antza zuten funtzionario haiek, baldin eta abaraskak bulegoetako zereginekin alderatzerik badago-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 215. orr.

Abaraskako zulotxo batean oka egin, eta jarri dio argizarizko estalkia, mindu ez dadin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 136. orr.

Banator neure baratzera, ene arreba, ene emaztegaia, neure mirra eta lurrinak biltzera, neure abaraskako eztia jatera, neure ardo eta esnea edatera.  Elizen arteko biblia   Kt 5,1

Hurbildu naiz abaraska oparoenera, eta begira-begira gelditu naiz erleen atzera-aurrerei.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Horietatik bi ditugu ongien aztertuak: ugaztunen dilista-tankerako begia, gurea, eta intsektuen abaraska-tankerako begia, euliarena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 127. orr.

Erle-abaraskak eta inurri-koloniak eta hostoen ehun higikorra atomo-mordokatzeen mordokatzea begitandu zitzaizkion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Jesus izena ezti-abaraska bezain gozoa gertatzen zitzaion ahoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.

Hitz atseginak, ezti-abaraska: ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,24

2 irud/hed

Ezkondu berriak ginen, amodioaren abaraska gozoan genbiltzan, eta halaxe egin genituen lehen hamar hilabeteak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abaraska tankerako (3); ezti abaraska (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus