Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aszesi handiegia eskatzen zien lantegi hark, nekosoegia zen testu haietan barrena sartzea, ezer ulertu baino lehen hartzen zituen asperrak, higuinak. Iñaki Iñurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.
Irudi honek gizabanako aszesi eta santutasunerako eredutzat hartzen zuen hura, erabat aparteko eta, beraz, imitaezintzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.
Christopher Isherwooden biografia bidaiez eta topaketez beteta dago zein baino zein topaketa ohiz kanpokoagoz, era guztietako ekimenez eta kupidarik gabeko aszesi premia ezin asetuzko batez; jateko, janzteko edo jarrera bitxiarekin bezala, nahitaez argitasuna jasaten deneko leku urrunetarako bidaiarekin lotutako aszesi batez. Berria - Kultura 2004-08-26
