Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahiz eta hori bakanetan gertatzen zen, zeren eta aita baitzen buru haien artean buru, eztabaiden nondik-norakoak fintkatzen eta bideratzen zituena, eta hark laketago izaiten zituen ehizarekin loturikako gaiak... eta bertze jaun gehienek ere bai, egia erran. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 225. orr.
Sintoma balios horiek arimaren men egitea iragartzen dute, hutsik ere egin gabe: baina men egite hori oso bakanetan baizik ez da oraino zentzumenetaraino heldu; uste dut betiere arriskutsua izaten dela halaber urrats nabarmenegirik egiten saiatzea; zeren nork bere buruaren uzte hori ez izanik plazer txit eztirik gabea, ezin jakin norbait egoera horretarik ateratzera nola behartu, nahitaez defentsarako mesedetan datekeen beltzuririk sorrarazi gabe. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.
Bere amona: Laila Mani, posizio handiko emakumea, haurrek bere territorioa, bere alfonbrak, txit bakanetan eta oso kontuz zapal zitzaketenak.->04OtsA01¬32<-Animaliak ikaragarri maite ditut eta oso bakanetan ikusten ditugu harrizko hiri honetan; baina ni lehen Ithilienen bizi eta goi haranetatik jaitsi zen herri batekoa naiz.->04GarJ01¬174<-Izan ere, bakanetan baino ez dira egoten beren artean erabat ados une jakin batean indarrean dabiltzan sinesteak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 86. orr.
Oso bakanetan ikusi nuen Odeonen ezagutu nuenetik, handik gutxira beste mutil bat agertu baitzen pelikulak proiektatzera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 119. orr.
