Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

borax (corpusean ez dago; ETCn 51 agerraldi) iz boro gatza, uretan urtzen dena, izadian kristal koloregabeetan gertatzen dena.

Probatu al dun boraxa, gerezi-erramu uretan jarria? ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Erakusketa berak jarraiki zuen, sugai mota guzietan hedatu zen, labera sartzea, bero-neurtzekoak, labe-ahoak, orhe-estaltzekoak, dirdiratzekoak eta metalkiak, nasaiki emanez ximiako hitzak, kloraki, sofreki, borax, ikhazki. ETC-literatura, saiakera   Maitasunaren ikasten, Gustave Flaubert (Jean Baptiste Orpustan), Maiatz, 2006

Borax eta PVA eta halako substantziak nahasten dira, eta apurka-apurka oreari eragin behar zaio. ETC-prentsa   Berria, 2009-08-22

Produktu horrekin eta zetazko paper geruza askorekin sortzen ditu laminak: borax izeneko konposatua erabiltzen du kontserbagarri gisa, eta berniz berezi batekin babesten ditu. ETC-prentsa   Berria, 2019-02-06

Arrautza-emultsiozko pinturak, lasuratze-teknikak (akuarela-teknikak), oihal luzitua edo lizun aurkako pinturak (borax gatz eta kare hil oinarriaz). ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014

Gainerako mineralen ekoizpena ez da hain garrantzitsua: adibidez, ebaporitena, sodio nitratoena eta potasio nitratoena, litioarena eta boraxarena (Atacama), ezta iparraldeko aire zabaleko burdina-meategiena ere (El Romeral meategia). ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Talde honetako konposaturik erabilitako bat borax-a da eta ale txikiko errebelatzaileen konposizioan erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Argazkien errebelatze, Wikipedia

Boraxa (sodio Na2boro B4oxigeno O7·10hidrogeno H2O, "sodio borato hidratatua") boroaren konposatu garrantzitsua da, uretan disolbatzen dena, eta izadian kristal koloregabeetan gertatzen dena. ETC-entziklopedia   Borax, Wikipedia

Oro har, borato, silikato eta aluminatuen nahasturak izaten dira, materia erregogorrak (feldespatoa, kuartzoa, boraxa, kreta, soda, kaltzio fluoruroa eta abar) tenperatura handian galdatuz eta opakutzaileak (eztainu edo antimonio oxidoak), koloratzaileak (oxidoak) eta beste gehigarri batzuk erantsiz lortuak. ETC-entziklopedia   Esmalte, Wikipedia

1880ko hamarkadan boraxa ustiatzen hasi zen. ETC-entziklopedia   Heriotzaren harana, Wikipedia

Birrindutako eta birziklatutako egunkarietatik lortzen da, eta borax gatzak gehitzen dira propietate ignifugoak, intsektizidak eta antifungikoak lortzeko. ETC-entziklopedia   Isolatzaile termiko, Wikipedia

Nieloa zilarra, kobrea eta beruna proportzio desberdinetan boraxarekin eta sufrearekin urtuz lortu izan da. [...] Nahastea ezarriko den lekua borax geruza fin batekin estali behar dira. ETC-entziklopedia   Nielatu, Wikipedia

Honez gain, garrantzia eman zion platinoaren fusio-puntu altuari eta boraxarekin zeukan elkartzeko zailtasunari. ETC-entziklopedia   Platino, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus