Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrelakoa da beren bekatu mortalengatik sekulakotzat infernura kondenatuak direnen zorigaitza, zeren betikoa baita, eta, Jobek erranaren arabera, ez baitu horrek ez berrerosterik, ez beste aterabiderik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.
Azkenean, herriak onartu zuen hamarrenak ordaintzea, baldin eta berrerosterik bazeukan. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 325. orr.
Feudoak jabearen semeengana pasatzen zirenez, jaunek haietaz erabakitzeko askatasuna galtzen zuten, eta horren ordaina hartzeko, berreroste-eskubidea deitu zitzaiona ezarri zuten. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 346. orr.
Berreroste-eskubidea oinordeko-aldaketa bakoitzeko ordaindu behar zen, eta hasieran lerro zuzenean ordaintzen zen. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 346. orr.
Mendeetako sufrimendu eta umiliazioen berrerostea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 10. orr.
