Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

coulomb (corpusean ez dago; ETCn 27 agerraldi) iz elektrizitate kantitate eta karga elektrikoaren unitatea.

Unitateak: anpere, A (1 A=1 C/1 s; 1 anpere=1 coulomb/1 segundo) ETC-zientzia, zuzenbidea   Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia, Olatz Arbelaitz, Txelo Ruiz, UEU, 2001

Voltetan oinarritutako unitate elektriko baliokideak ere erabili ahal izango ditugu: volt bat da coulomb bateko karga bat puntu batetik beste batera garraiatzeko 1 J lan egiten denean bi puntu horien artean dagoen potentzialdiferentzia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

i erreakzioan parte hartzen duten espezieen molartasuna izanik, E0 pilaren potentzial normala, T tenperatura K-tan, n erreakzio orokorra doitzeko beharrezko elektroi kopurua eta F Faraday zenbakia (edo elektroi mol baten karga, hau da, 96500 coulomb). ETC-zientzia, zuzenbidea   Metodologia esperimentala kimikan, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Energia elektrikoa biltegiratzen duen elementu batetik (kondentsadore, superkondentsadore edo bateria bat) pasatzen den karga elektrikoaren kantitateari deritzo, horrek ampere 1eko korronte elektrikoa ematen duenean ordu batean edo 3600 coulomb. ETC-entziklopedia   Ampere-ordu, Wikipedia

Q coulombez osatzen den I intentsitate elektriko korronte elektriko batek, V potentzial diferentzia bat t denbora batez zeharkatzerakoan, sortutako edo xahututako P potentzia elektrikoa hurrengoa da: ETC-entziklopedia   Energia elektriko, Wikipedia

Formula mekaniko-kuantiko bat da, tenperatura jakin bat aurkitzeko probabilitatea adierazten diguna, zehazki, tenperatura jakin hau elkarrekiko nahikoa hurbil dauden bi nukleorena da, hurbilketa honekin coulomben langa gainditzeko ahalmena edukiko luketenena. ETC-entziklopedia   Izarren nukleosintesi, Wikipedia

Farad bateko kondentsadore batek, coulomb bateko karga elektrikoarekin kargatzen bada, volt bateko potentzial diferentzia edukiko du xaflen artean. ETC-entziklopedia   Kapazitantzia, Wikipedia

Nazioarteko Unitate Sistemaren unitatea coulomb izenekoa da (C) eta ampere bateko intentsitate elektrikoko korrontean segundo batean igarotzen den karga elektrikoa da. ETC-entziklopedia   Karga elektriko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus