Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desleial 1 izond leialtasunik gabea, leialtasunik ez duena. (pertsonak)

Hator emakume desleial bat zigortzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 500. orr.

Ez duzue nitaz mendekatu behar, zuen maitale desleial horiez baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 241. orr.

Ez al genuke adiskide desleiala onartu behar, laguntza-emailea eta leiala onartzen dugun bezala? ez nauk, izan ere, egon hire zain anaia bere anaia desleialaren zain egoten den bezala, edo adiskidea bere adiskide ihesi joanaren zain egoten den bezala, ez; epailea eta biktima batera dena akusatuaren zain egoten den bezala egon nauk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 122. orr.

Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial hau.  Elizen arteko biblia   Lk 11,29

Norbait, gizaldi desleial eta bekatari honen aurrean, nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, [...].  Elizen arteko biblia   Mk 8,38

Baina Juda desleial hori ez zen beldurtu, eta prostituziora jo zuen berak ere.  Elizen arteko biblia   Jr 3,8

Bertzeak hilak edo -traidore desleialak!- beren herri espainolduetara itzuliak ziren, ahalkeaz, ohoreaz eta erregerekiko obligazioez bertze eginik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.

Azpildar desleialok eta azpildar bilauok, ez duzue lotsarik!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 87. orr.

2 (gauzak)

Nafarroa Baik estrategia ilegitimo eta desleialen bidez ezker abertzalea ordezkatu nahi du hauteskundeetan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Desleialak ikusi eta nazka ematen didate: ez dute zuk hitz emana gogoan hartzen.  Elizen arteko biblia   Sal 119,158

Lehia desleiala egitea leporatu diote Abantoko harrobiari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Asiako herrialdeek egiten duten konkurrentzia desleiala eta erakusten ari garen bortizkeria ez dira batere onuragarriak ontziola berrien kontrataziorako.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Microsofti isuna jarri dio Brasilek, «konkurrentzia desleialagatik»  Berria - Gaiak   2004-08-28

3 (izan aditzarekin)

Konfuziok dio ezen zuhurtasunez jokatzen duena ez dela haserretzen gizakiek engainatzen dutenean, eta ez dela orobat tristatzen desleial zaizkionean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

Zeri izan hatzaio leial edo zeri desleial?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 131. orr.

Baina emaztea senarrarekin desleial den bezalaxe, desleial izan zara nirekin, Israel.  Elizen arteko biblia   Jr 3,20

Errebelde eta desleial izan gara Jaunarekin.  Elizen arteko biblia   Is 59,13

Begira, laster hilko zara, eta herria, sartzera doan lurraldeko jainko arrotzei jarraituz, nirekiko desleial izango da; utzi egingo nau eta zurekin eginiko ituna hautsiko.Baina israeldarrak, buruzagi haiei aditu ordez, desleial izan ziren Jainkoarekiko eta sasijainkoak gurtu zituzten, berauen aurrean ahozpeztuz. Aztikeria adinako bekatua da desleial izatea, sasijainkokeria bezain hutsala setakeria.  Elizen arteko biblia   Dt 31,16

Espainiarekin «desleiala» izatea leporatu zion Zapaterori.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Ez dizut errua egotziko, zaren bezala maite zaitut, sutsu eta ahazkor, errenditu eta desleial, horrela maite zaitut.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 38. orr.

Izan ere, gure gurasoak desleialak izan ziren, Jaunari, gure Jainkoari, atsegin ez zaiona eginez.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,6

Bihotzez desleialak dira beti, nire bidetik ibili nahi ez dutenak.  Elizen arteko biblia   Heb 3,9-10

Gizaki batek beste bati eman diezaiokeen gauzarik handiena erregalatzen badio, [...] eta konturatzen bada bestea desleiala zaiola, eta gizatxar bat bezala portatzen dela, ba al du haserretzeko eta mendekua eskatzeko eskubiderik?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 122. orr.

4 (adizlagun gisa)

Nire anaiei esaten ari nintzaien desleial portatzen ari garela zurekin, isilik gorde baitugu Lancelotek egiten dizun iraina.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 64. orr.

Norbaitek Jaunarekiko desleial jokatzen badu, herritarrari zaintzeko nahiz mailegaturik hartua zion zerbaitetan iruzur eginez, [...].  Elizen arteko biblia   Lb 5,21

Nik adiskidantzaren oinazea zela uste nuena ez zen agian jelosiaren edo bere maitaleari desleial iritzi izanaren dolua baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 526. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus