Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hotsa ingurunetik bereziago egiten duen ordezkatzea da disimilazioa. Lourdes Oñederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.
Disimilazioaren ondorioa seinale garbiagoa, nabarmenagoa izaten da eta ahoskera-ahalegina handiagoa. Lourdes Oñederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.
Hala /maitea/ majtia ahoskeran disimilazio bat gertatu da azken bi bokalen artean; hobeto esan, lehenengoa bigarrenetik disimilatu egin da, /e/ -> i ordezkatzeari esker, ondorengo bokaletik areago desberdindu baita. Lourdes Oñederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.
Disimilazio molekularra; hartzidura; berezko delako sortzea; ardoari buruzko ikerketak; [...]. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.
