Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emamina: nola esan bestela ametseko emakumeak sorrarazi dion sentimenduari: amets bakan batzuetan, oso noizbehinka, sentitzen duzun betetasuna, magal epel-gozo-leun batetik partitu nahi eza, eta doi ametsetik esnatzeko puntu horretan oraindik hor zaude, eta jadanik ez zaude hor. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.
Emaminak lagun egiten dizu gero egunean zehar. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.
Joan eta esango zioat, beha nagozu minez, zure minez, emaminez, badakit zure historian panpina hutsa naizela, nahi duzuna egin dezakezu nirekin, prest nago. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.
Klaramina emaminarekin nahasten zaio Gabini, koltxoian gero eta eroriago. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.
