Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlojugile iz erlojuak egiten dituen eskulangilea.

Liechtenstein-go erlojugile kroaziar bat ere bazebilen handik, ekitaldia ikusten. Leihoan gurpilak, gurpiltxoak, erloju orratzak eta erloju koadranteak zeuden, beste ezertan ez zen ezagun hura erlojugile baten etxea zela.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 136. orr.

Eta erlojugile ihes eginaren erakusleiho honetan, ordulari hilen hezurtegi hau.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.

Ez dira materialak zalantzan jartzen direnak, Erlojugilea baizik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

Erlojugile bat aritzen zen etxean lanean, mahai txiki batera makurturik, gauza delikatuak esku artean, lupa begietan, odola inoiz berotu gabe, leihoko argitasun bizian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Horri deritzot nik irakurlearekin bat eginda egotea, irakurleari kartak erakustea, hala nola erlojugile trebeak mekanismoaren pieza txikerrak agerian jartzen baititu langile mutilaren aurrean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 9. orr.

Eguneroko zeure ibilitxoan erloju bat topatzen baduzu, une batez ere ez duzu zalantzarik egiten erlojugile batek egina dela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.

Sortutakoa eta izaki sortzailea ezin daitezke gauza bera izan: erlojua eta erlojugilea gauza bera izan al daitezke?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus