Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bisir, kalifa eta sultanek sekta horretako kideei esesten zieten, beren sinesteengatik. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.
Bitartean, frantses jendarme batzuek Katxori esetsi zioten, eta gelditzen ez zela ikusirik, hainbat aldiz tiro egin zioten zaurituta erori zen arte. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.
Etorri ziren normandiarrak, eta arpilatu eta zakuratu, batez ere apaiz eta monakoei esetsi zieten, abadiak bilatu zituzten, leku erlijiosoren bat non aurkituk. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 321. orr.
Erregeren sekretua arrotzei jakinarazi zienaren aurka; enperadorearen mandataria armaz esetsi zuenaren aurka. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.
Gelditasunera eta isiltasunera behartuagatik zuk ni, ez zara hala ere niri esestera gutxiago emana. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 234. orr.
Elkarri esetsiz baldar ari ziren artean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 152. orr.
Nola esetsi didaten, nola eraso didaten, zein estualdi latzak igaro ditudan! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.
Zergatik esesten didazu? Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.
-Garai batean -nik esetsi-, lagun handiak ginen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.
Herrietako biztanleek ihes egiten dute, asaldaturik, beren lurrak bertan behera utzirik, esanez ezin ikusizko izaki batzuek esesten dituztela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 330. orr.
Ilunpeen bihotzean ehiztari, harrapakinaren usnan, hautatu, bereizi, esetsi..., senak agindutako estrategia antzina-antzinakoa jartzen zen martxan. Iñaki Iñurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.
Auzilari batek esetsia izateko plazer hutsagatik ihes egiten ikasi zuenean. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 235. orr.
Aristoteleszale porrokatua baitzen, gorroto zituen integristak, eta gogotik esetsi zien beren erresuma osoan zehar. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.
Aiher biziz esetsi nion; Komrover juduak, zokoan bere ohean eserita, ez zidan ja ezer ardura. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.
· Garai hartan ez zegoen, gero gure artean bezala, delituak esesteaz arduratzen zen alderdi publikorik. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 235. orr.
Ez zuen ordu arte izan ohi zuen abere esetsiaren sentipen hura. Plaza horretan bertan, Konstituzioaren plazan hain xuxen, bere azken ehun metroak arkupeetan lasterka egiten dituen gaztea, ez al da minotauro esetsi bat? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.
Kale kantoiko etxe baten atarian zegoen atso bat korrika sartu zen etxe barrura, oilo esetsi bat bailitzan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.
