Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konstituzio plazatik botatzen ari ziren etxafuego artean jo zuten Sakabi eta Egañazpirentzat izan ziren irabazleen 6000 pezetak eta garaikurra. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 67. orr.
Handiki prestatu zioten agurra bere herritarrek, merezi bezala, txaranga eta etxafuego eta guzti. Berria - Kirola 2004-01-02
Goizeko seietan etxafuegoak hasi dira Hondarribian. Berria - Harian 2005-09-09
Etxafuegoak erosi beharko ditut aurten ere! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 172. orr.
Bizitza laburtzen duen arrastoak ortzadarraren antza izan behar du, ez etxafuegoarena. Pako Aristi «Note book», 2005 - 153. orr.
Hik izugarri maitatu huen etxafuego koloretsuzko mundu berri hura! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 210. orr.
Haranzko bidean doaz oihuak, makilak, danborrak, irri arraiak eta zirto lizunak, etxafuego-hotsak, karraka zahar baten zalaparta eta kantuak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.
Aurtengoan, euskal zinemagintza etxafuegoak botatzeko moduan ez dagoen arren, [...]. Berria - Kultura 2004-09-21
Ez nago etxafueroak botatzeko moduan. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 71. orr.
Frantziak irabazi zuenean, Hendaia partian izan ziren etxafero eta bandera piloek, etxeraino iristen ziren kantu eta bozina zaratek. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 46. orr.
Izan ere, etxaferuak, harriak bezala, ez du begirik, eta ituak eta helburuak nahas ditzake, behin sua emanez gero. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 30. orr.