Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

euskaradun iz/izond euskaraz dakiena. ik euskaldun.

Euskara batuan "h" letra erabiltzearen inguruko eztabaida, hain zuzen ere, euskaradun gehienen ahoskera sisteman hasperena ez egoteak piztu zuena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.

Badakit zergatik abstrakziora eskapatu naizen: ulertzeko gauza konkretuak eta ohartzeko, sinpleki, hemengo euskaldun zahar erdaldunek ez dutela konprenitzen kanpotik etorritako euskaradunen jakin-mina.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 43. orr.

Euskal Herri osoko zazpi-zortzi ehun mila euskaradunetarik, 70.000, hots, 10etarik bat bakarrik gara Iparraldeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

Matematikako lizentzia izatea, euskaraduna izatea, esperientzia irakaskuntzan, frantsesaren ezagutza on bat.  Herria   2003-09-04

Bizitzan leihatila bat ireki zidaten, euskaradun urbano eta modernoak zirelako, besteak beste.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.

Zorte oneko gara euskaradun sortzaileak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 129. orr.

Txillardegi euskalduna da, euskaraduna, eta ez du euskararik gabeko euskalduntasunik onartzen ETAk Zarautzen hil zuen Jose Inazio Iruretagoiena zinegotzia euskalduna zen, espainol sentitzen zen euskaraduna.  Berria - Kultura   2004-09-09

Berriz ere, bi fakziotan banatu zen Iparraldeko jendalde euskaraduna: IKren aldekoak, ETAren aldekoak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus