Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaixotu (ETCn 4.116 agerraldi), gaixo(tu), gaixotzen 1 da ad eritu, gaixo gelditu. ik gaizkitu.

2.000 milioi lagun gaixotzen dira urtean, egoera txarrean dauden jakiak jateagatik.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Aerosolak egunero erabiltzeak %30 handitzen du gaixotzeko aukera.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Gaixotuko zara, izotzean bizi diren mikrobioekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.

Leku horietan gorputzak gaixotu egiten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Emakumeak, ordea, ez zion erantzun ere egiten eta mutila maiteminez gaixotu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 248. orr.

Jantz ezazu kapela, doktore jauna, hotz honekin gaixotu eginen zara.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 88. orr.

Gaixotu egingo naiz zuekin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 153. orr.

Sendatu behar gaituen laguna gaixotuko zaigun beldurrez...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 365. orr.

Larriki gaixotu zen.  Berria - Kirola   2006-01-14

Semea tifusez gaixotu zitzaion honi, eta kanpoan medikurik onenekin ibiliagatik, ezin izan omen zioten asmatu.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Badakik zer jazotzen den meatzetan dabilen alproja bat tuberkulosiak edo silikosiak jota gaixotzen denean?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 108. orr.

Bazekien ardi-mozketa egiten, gaixotutako ardiak zaintzen, animaliak otsoetatik babesten.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 48. orr.

Baina ziria dantzan hasi orduko, ugaltzen dituk hitz-zomorroak, eta gaiztotzen ditek lan egiten zuen guztia, eta perlesiak jota bezala gaixotzen dituk.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 123. orr.

• 2 du ad eritu, gaixo utzi.

Zerk gaixotu ote du?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 18. orr.

Kezkak gaixotuko zaitu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 142. orr.

Gogoratze hutsak gaixotu egiten nau.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 142. orr.

Hori nork gaixotu ote du? zahar eta arriskutsua baino.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 18. orr.

Irakurtzeak gaixotu egin nau atzera ere.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 66. orr.

Baina batez ere haren “barka, jauna” jakintsu-usteko hark gaixotzen ninduen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 283. orr.

Musika berez ez zela gaiztoa, baina azpimarratu zuen neurriz kanpo ez ezik, tokiz kanpo ere jota, kaltegarri zela, arima zintzo garbia gaixotu eta lizundu egiten zuelako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hankabiko animalia gaixotuari gauza batzuk gustatzen zaizkio...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Hondamena gehienbat baserrietatik hiriratu zen, alde kutsatu guztietatik zetorren baserritar olde gaixotuak ekarria.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.

Greg itsu, buru-hustu eta gaixotuari bisita egitera etorri, eta inguruan pilatzen zitzaizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Sendatzeko San Riquierengana jotzen zuen, Basamortuko San Gilenengana, eta zapi batez igurzten zuen estatua, gero gorputz-atal gaixotuetan ipintzeko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.

Juduen irudimen gaixotuak asmatutako ergelkeria bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Garuneko gune gaixotua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus