Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harry gorritu egin zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 243. orr.
Zainetaraino gorritu da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.
Kopetaraino gorritu zen Periko Beitia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 84. orr.
Holohan jauna oso gorritu eta aztoratu zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 214. orr.
Barregura ematen du nola gorritzen den. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 55. orr.
Landare guztiak gorritzen dira udazkena iristean edo estresatzen direnean. Berria - Gaiak 2004-01-29
Halako lotsa esplikaezin batek gorritu zizkidan masailak. ik lotsagorritu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 119. orr.
Su biziak larruazala gorritzen zien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.
Ezpainak gorritzeko lapitzez pintaturik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 109. orr.
Odol zurbilaz gorrituriko ezpainetan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 173. orr.
Ilea harroki orraztua, ezpainak distiratsuki gorrituak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.
Andreak kotxe dotoreen txokoan ezkutatzen ziren, aurpegia hotzak gorriturik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
Neskari koloreak gorritu zitzaizkion, pozez, eta agur keinu bat egin zion berak ere. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 176. orr.
Ni korridorean nengoen iristen zenerako eta, iristen zenean, koloreak gorritzen zitzaizkidan -beti jakin dut koloreak gorritzen nahierara-. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.
Bidegurutze batean semaforoa bat-batean gorritzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.
Chandler Txikik lotsaz gorriturik sentitu zituen masailak, eta lanpararen argitatik urrundu zen. ik lotsagorritu. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 124. orr.
Mahaian eserita zegoen, baso ardoz gorrituen artean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 26. orr.
Ilunbean hilak mustupilka eroriak ikusten dira, lurra eta belarra odolez gorrituak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.
Zigarreta puntak ikusten ziren ilunean gorrituak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 264. orr.
Begiak lasai aurpegi hotzez gorrituxean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.
Hats-handitua, mazelak are hanpatzenago eta gorritzenago zitzaizkion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.
Segidan datorrenak, ordea, lotsa bera gorritzerainokoa du gordinkeria: [...]. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.
Eta 1407an, oti berde edo matxinsalto handi horien izurrite berri latz batek Valentzia aldea gorritu zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.
Aurpegi gorritu eta errearen gainera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 147. orr.
Bere begi gorritu eta negartiak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 93. orr.
Baina Noraren aurpegi zurbila ikusi zuen, markesaren masaila gorrituen ordez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.
Haien titiburu gorrituak gogor-gogorrak ageri ziren. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.
Eta metalak sudurrean eragindako gorrituetan egingo zizun gero txera. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 37. orr.
Baxoerdia ahoratu zuen aurpegieraren gorritua areagotzearekin batera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 89. orr.
Zuk balakatzen zenizkidan betaurrekoen gorrituak? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 143. orr.
Aldagelara itzuli zenean, masailak gorrituxeak zituen Kearney andreak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 212. orr.
Ahalke gorritzen naiz neure sentimenduez, eta ez sentimendu horiek sortu dituenaz. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 357. orr.
Hots, bizkonde, ahalke gorritu zaitez zuhaur, eta zatoz zeure onera. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.
Ahalke gorritzen naiz lagunartean, eta dardaratzen bakardadean. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 292. orr.
Ohartu bainintzen bertze emakumeei behatzen zietenean, ez zirela ahalke gorritzen. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 44. orr.
Gainerako guztiaz den bezanbatean, ez dut uste esku seguragoetan jar nezakeenik suntsitua ez izatea agian axola zaidan baina neurriz gain baliatzeak ahalke gorrituko nindukeen gordailurik. Ahalke gorriturik naukanak Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 517. orr.
Neskak elkarrekin bildurik zeuden denak, besteengandik berezi antzean, aurpegi gorriturik, eta lotsak isilduta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 206. orr.
Sudur-mintzak erre gorriturik zotinaren zotinez, ile-adatsak harro eta mordoiloturik aitaren sorbaldatik behera. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Eta iruditzen zitzaidan ikusten ari nintzela haren masail gorri-gorrituak, haren barrexka lotsatua haur zahartu aurpegian. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.
Etsaia inarrosten du eta haserre gorritzen, baina ez deuseztatzen ez suntsitzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.
Behin haserre gorriturik, ukaraia hautsi zion Jules buru-arinari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.
Biratu zen lagunengana, eta kolore gorrituz, galdegin zien: [...]. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 103. orr.
Sukalde bazter batean kolore gorriturik begira zituzten Alba eta beste neskak ere. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 160. orr.
Masail gorrituta, harrapatzen banaute pentsatzen duenaren larriduraz. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 121. orr.
Muxu gorrituta daude egunaren beroagatik. Jokin Muñoz «Bizia lo», 2003 - 36. orr.
Bion artean hartu genuen garagardo katxiarekin, musu-gorriturik jarri zen Adela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.
Europa osoa odol gorritzen ari zen gerraren kariaz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 240. orr.
Gorpu sabel-gorritua han utzi beharraren. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 134. orr.
Bekainak ere zuri, begi txiki kizkur zain-gorritu haien gainean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.
ahalke gorritzen (8); ahalke gorritzen naiz (3); aurpegia gorritua (7); aurpegia gorrituta (8); aurpegia gorritzen (3); bat gorritu (13); begiak gorriturik (7); begiak gorritzen (4); da gorritzen (3); da gorritzen lotsatu (3); eta gorritu (11); eta gorritu egin (7); eta gorriturik (6); eta gorritzen (4); ez da gorritzen (3); gehiago gorritu (5); gehiago gorritu zen (5); gorritu egin (65); gorritu egin nintzen (5); gorritu egin zen (40); gorritu egiten (18); gorritu egiten da (5); gorritu ere (6); gorritu ere egin (5); gorritu eta (16); gorritu gabe (8); gorritu nintzen (7); gorritu zen (25); gorritu ziren (6); gorritu zitzaion (6); gorritu zitzaizkion (8); gorritua zeukan (5); gorriturik eta (10); gorriturik zeuzkan (5); gorrituta eta (6); gorritzen ari (15); gorritzen ari zela (3); gorritzen ari zen (3); gorritzen ari ziren (3); gorritzen da (3); gorritzen den (4); gorritzen eta (7); gorritzen hasi (3); gorritzen hasita (6); gorritzen lotsatu (3); gorritzen lotsatu arren (3); gorritzen naiz (3); gorritzen zen (6); gorritzen zitzaizkiola (3); koloreak gorritzen (6); lotsaz gorritu (5); lotsaz gorriturik (5); masailak gorritu (8); masailak gorrituta (7); masailak gorritzen (3); nola gorritzen (4)
