Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errudun delako iradokizun horrekin. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 160. orr.
Eskaintzen diren iradokizun asko "sen oneko iradokizunak" dira, edozein pertsonak normaltzat edo logikotzat joko lituzkeenak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.
Edozein iradokizun onartzeko prest nago. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.
Eskertuko nizkizuke iradokizunak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.
Kontuan izango diat iradokizuna. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Iradokizunak aintzat hartuz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.
Ez zuen jakin nahi izan esaldiaren iradokizunaren norainokoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 276. orr.
Hala ere, iradokizun hauek harrera ona eta zabala jaso dutelako, merezi du beharbada horietako batzuk laburki aztertzea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.
Bitartean, damen aho urrintsuetatik mota guztietako iradokizunak eta galderak iristen zitzaizkion, sotiltasunez eta adeitasunez mukuru beteak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.
Dupinen iradokizunei jarraituz, aitorpen idatzien azterketa xehe-xehea egin nuen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.
Idazlearen mamu kuttunak eta obsesio zaharrak; [...]; ideien ibilbideak, iturriak, maileguak, iradokizunen nondik norakoak, ispiluak, imitaziorako gaiak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.
Bere metafora iradokizunez betearekin. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 255. orr.
Senari buruzko iradokizun labur hura. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 331. orr.
Hura «iradokizun hutsa» izan zela ziurtatu zuen atzo Agirrek. Berria - Ekonomia 2004-02-22
Iradokizun gogo-pizgarri bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 56. orr.
Irudiak adierazpen modu global bat, iradokizun-ahalmen handikoa, jartzen du idatzizko formaren ordez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.
Jurisprudentzian dihardutenei egotzi zaie ñabardura, bilduma eta iradokizun multzoak larregi ugaltzeko eraspena. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.
Ñabardurak eta iradokizunak zentsurapean jartzen dituen hori berori da, izan ere, berari dagokion auzi batean, iradokizun egilerik ñabarduratsuena eta setatiena. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 47. orr.
Josephine Quintavalle Ugalketaren Etikari buruzko Iradokizun taldeko kidearen esanetan, [...]. Berria - Gaiak 2004-07-22
Zuzenketak eta iradokizunak egin nahi dituztenei helbide elektronikoa eskaintzen die Susak. testuak orraztu, zuzendu, iradokizunak egin... Berria - Kultura 2004-05-28
Eta haien guztien inguruan Lockhart batetik bestera, iradokizunak eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.
· Jon Barrutiak ere irakurri, eta iradokizun batzuk egin dizkigu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 7. orr.
Bake egitasmo hori ezartzea nahi dugu eta hainbat iradokizun egingo ditugu. Berria - Mundua 2004-10-12
Pepponek On Camillori buruzko iradokizun iraingarri batzuk egin eta "kantzilerraren belea" deitu zion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 309. orr.
buruzko iradokizun (3); ekarpenak eta iradokizunak (3); eta iradokizun (10); eta iradokizunak (10); hainbat iradokizun (6); iradokizun asko (5); iradokizun bat (9); iradokizun bat da (3); iradokizun batzuk (3); iradokizun hau (3); iradokizunak egin (4); iradokizunak egiteko (3); iradokizunak eta (8); iradokizunez betea (3); iradokizunez beteriko (3)