Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

klik2 iz airea barrurantz bultzatuz egiten den kontsonantea.

Barruranzko une bat gertatzen da klik deituriko kontsonanteetan ere.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Esaterako, ezetz esateko egiten diren hots batzuk klikak izaten dira, eta, halaber, zerbaitekiko etsipena edo ezina adierazten duena eta haurrei debekua edo kontuz ibili beharra adierazten diena.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Muxu zaratatsuak ere klikak izaten dira eta, ongi erreparatuz gero, hotsok egitean barruranzko tira egitea nabaritu daiteke.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Klikak egiteko ere hersketa bi egiten dira, baina, kasu honetan, mihiaren bidez egiten dira biak (klik ezpainkariaren kasuan ez beste).  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Badira Afrikako hizkuntza batzuetan klik albokariak edo galesez igurzkari albokariak ere.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus