Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lanpetu, lanpe(tu), lanpetzen 1 da ad lana asko izan.

Eman iezaiezue lan astunagoa, are lanpetuagoak egon daitezen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 154. orr.

Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan.  Elizen arteko biblia   Lk 10,40

Ez du deus aurkitu, hain dago lanpetua.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 78. orr.

Hara eta hona zebilen jendea, eta oso lanpetuak ziruditen denek.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 39. orr.

-Ez diat ahoa hik bezain lanpetua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

• 2 du ad lan asko eginarazi.

-Bazakiat Ana gaixoa, praktiketakoa, lanpetu duzuela egun hauetan atal guztia haren gain jarrita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

-Uztazu, ez zaitut alferrik lanpetu nahi.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 31. orr.

Ilobak espero baino gutiago lanpetzen zuen nonbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Aitatxik maiz lanpetzen zituen Donapaleuko notarioak, gazteluzaintzaren administrazioari loturiko izkribuekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 155. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Haien bizitzetan goiasmo berriak nagusitu ziren, aita lanpetuaren bizimolde eta arduretatik urrun. Gizon lanpetua da Olabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Oinezko lanpetu banaka batzuen urratsek hots egiten dute espaloietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Gizon lanpetuaren itxurak eginez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 118. orr.

Giza abaraska lanpetuak diruditen bi geltoki zalapartatsuen arteko parentesia bat: trena abiatu orduko, bidaiariari ahaztu zaio lanera doan ala lanetik datorren.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.

Goiz benetan lanpetua izango zuten Agustinak eta Leirek.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 178. orr.

Fisika teorikoaren unibertso lanpetuan paradisurik baldin bazen, Mendebaldeko Europan aurkitzen zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lanpetu itxuraz aditzen zion kazetariak Gabini sail berriaren eskaintza Beti presaka zebilen, ez zuen inoiz berriketan astirik galtzen, beti lanpetu aurpegia zeukan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 199. orr.

5 lanpeturik

Jostetan lanpeturik, susmatzen dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 133. orr.

Emakumea oso lanpeturik dago, hezurrak arrautzak balira bezala jartzen bere koilaran, arretatsu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.

Lanpeturik dago oso.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.

Ezar iezaiezue lan astunagoa eta beude lanpeturik.  Elizen arteko biblia   Ir 5,9

Lanpeturik ibiltzeak on egiten zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.

Lanpeturik, ito antzean pixka bat, baina gaizki ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 278. orr.

Lisari, senarra lanpeturik eduki nahian, odolkia goizez betetzea bururatu zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.

Lanpeturik eduki behar nuen neure burua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Azken bi egunetan arrunt lanpeturik ibili gara, sobera lanpetu eta nekaturik irakurri edo idazteko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 157. orr.

6 lanpetuta

Lanpetuta nengoelako itxurak egin nituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 183. orr.

"Lanpetuta zaude?", galdetu zidan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 238. orr.

Neskame azal-iluna lanpetuta zebilen egongelan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

Egunez etxekoandreak eltze artean lanpetuta ibiltzen dira, baina ilunabarrean askotan agertzen zitzaizkion Taibeleri lagunak berriketan aritzera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

-Lanpetuta zebilek egun hauetan, Zaldibiako gorpuak agertu zirenetik dei mordoa jasotzen ari baita.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 122. orr.

Eguzki eztia, arratsalde-erdiaren baretasuna, erleak lanpetuta lore-zelaian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 278. orr.

-Lanpetuta harrapatu nauzu, erabat, oraindik ez dut egunkaria hartzeko astirik izan -erantzun zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.

Baina, behin hara helduta, lanpetuta eduki gaituzte atsedenik gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus